
Mutualiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Freno al Ictus elkartearekin gaixotasun horri buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak sustatzeko; horrekin batera, hura azkar detektatzeko eta haren aurrean jarduteko informazioa ematea ere badu xedetzat, baita iktusa behar bezala prebenitzeko moduari buruzkoa ere. Hartutako kalte zerebrala dutenentzako laguntza sustatzea ere badu helburu.
Nacho Lekunberrik eta Julio Agredano Lozanok (Freno al Ictus elkartearen presidentea) sinatu dute hitzarmena. Itun horren ondorioz, Mutualiak iktusari –osasun publikoko arazo gisa definitzen denari– eta haren ondorioei buruz sentsibilizatzeko hainbat informazio-ekintza jasoko ditu babesten duen kolektiboarentzako hitzaldien, jardunaldien eta lantegien esparruan, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak onartutako aldizkako plangintzaren barruan. Gainera, Mutualiak, enpresaren gizarte-erantzukizuneko jardueraren barruan, elkarte horrek emandako informazio-edukiak ere zabalduko ditu bere askotariko komunikazio-kanalen bitartez.
