Aurten, argazkigintzako modalitateaz gainera, adimen artifizialaren (AA) bidez sortutako irudien modalitate berria izango da.
Adimen artifiziala hartzen ari den garrantzia dela eta, teknologia horrekin sortutako irudi onena sarituko duen modalitate berri bat sortu da.
Gizartea laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatzea eta sentikortzea da bi modalitate horien helburua.
Diru-kopuru hauek banatuko dira saritan:
- Argazkigintzako lehenengo saria: 1.200 €
- Argazkigintzako bigarren saria: 900 €
- Argazkigintzako hirugarren saria: 600 €
- AA bidez sortutako irudiaren saria: 400 €
Lanak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 31n bukatuko da, eta 2023ko apirilaren 28an emango da saritutako lanen berri, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunean.
Hemen irakur ditzakezu lehiaketaren oinarriak.
Deskargatu deskribapen-orria hemen.
“ZURE IKUSPEGIA BALIOTSUA DA, PARTEKATU!!!”
ANIMATU PARTE HARTZERA!
