LEGE-OHARRA Mutualia APP-a (Langileentzako)

Lege-ohar honen xedea da MUTUALIAK (Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko Mutua da, Henao 26, 48009 Bilbon helbidea duenak eta IFZ G95471165 duenak) terminal mugikorretara deskargatu daitekeen aplikazio informatiko honetan interesdunaren esku jarriko dituen zerbitzuetan sartzeko baldintzak arautzea eta eskubideen berri ematea.

App Mutualia tresna teknologiko bat da, eta MUTUALIAK babestutako langileen esku jarri da (osasun arloko edota arlo ekonomikoko prestazioen onuradunen esku), beraien intereseko online informaziora sartu ahal izateko. Hasierako orritik informazio publikoko arlora sartzen da, eta aukera hauek daude:

  • Bilaketa eta gure zentro sarearen informazioa.
  • Larrialdietako telefonoa eta istripuetarako gomendioak.
  • Harremanetarako telefonoa, erabiltzailearen edozein zalantza artatzeko.

Bestalde, erabiltzailea kautotutakoan, azken hiru urteetako informazio pribatuaren arloan sartu daiteke denbora errealean:

  • Datu pertsonalen informazioa.
  • Jasotako asistentziei buruzko informazioa, proba medikoak, bajak eta altak, agindutako tratamenduak eta horien pauta/posologia eta hurrengo kontsultak. 
  • Jasotako prestazio ekonomikoei buruzko informazioa: aldia, zenbatekoa, ordaindutako egunak eta ordaintzeko bankuko kontua.
  • Agindutako errehabilitazioen bideoak eta egindako erradiografiak ikusi.
  • Etorkizunean aplikazio honetan ezarriko diren beste informazioak edo funtzionalitateak.

Litekeena da, aplikazio honek eskainitako zerbitzuen kalitatea kontrolatzeko, zerbitzu horien markoan ezarritako harremanen jarraipena egitea; erabiltzaileari inguruabar honen berri eman zaio, eta onartzean, berariaz onartzen du jarraipen hori ere.

Aplikazio honetako zerbitzu batzuen erabilera baldintzatu dezake MUTUALIAK; ondorioz, langileak erakunde honi atxikitako enpresa mutualistetan egon beharko du, erabiltzaile erregistroa eta pasahitza izan beharko ditu sartzeko, eta, horiek eskuratzeko, ezinbestekoa izango da zerbitzuan sartzeko berariazko baldintzak zorrotz betetzea.

GEOLOKALIZAZIOA. GAILU MUGIKORRETAN GEOLOKALIZAZIOA JARRI, DESAKTIBATU ETA KONFIDENTZIALTASUNARI BURUZKO OHARRAK

Zure esku jarritako APP MUTUALIA aplikazioak arreta digital globala eskaintzen du, eta hainbat funtzionalitate ditu erabiltzaileen esku, esaterako:

  • Bilaketa eta gure zentro sarearen informazioa.
  • Larrialdietako telefonoa eta istripuetarako gomendioak.
  • Harremanetarako telefonoa, erabiltzailearen edozein zalantza artatzeko.

Bestalde, erabiltzailea kautotutakoan, azken hiru urteetako informazio pribatuaren arloan sartu daiteke denbora errealean:

  • Datu pertsonalen informazioa.
  • Jasotako asistentziei buruzko informazioa, proba medikoak, bajak eta altak, agindutako tratamenduak eta horien pauta/posologia eta hurrengo kontsultak. 
  • Jasotako kobrantzei buruzko informazioa: aldia, zenbatekoa, ordaindutako egunak eta ordaintzeko bankuko kontua.
  • Agindutako errehabilitazioen bideoak eta egindako erradiografiak ikusi.

Aplikazioak GEOLOKALIZATZAILEA ere badu, gertueneko MUTUALIA zentro medikoa aurkitzeko, besteak beste.

Honek esan nahi du, GEOLOKALIZAZIOAREN kasuan, gailuaren monitoreoa egiten dela, erabiltzailearen kokapenaren berri izateko, eta horren xede bakarrak hauek direla: zentro medikorik komenigarriena aurkitzea edo laguntza eskatzea, larrialdi medikoa egonez gero.

Dena dela, erabiltzailearen intimitatea eta pribatutasuna gordetzeko, honakoa jakinarazten da:

– APP MUTUALIA aplikazioa deskargatzean, gailu mugikorrak geolokalizazio sistema bat aktiba dezakeela.

– Erabiltzaileak nahi duenean desaktibatu dezakeela geolokalizazio sistema.

– Geolokalizazioaren AKTIBAZIOA/DESAKTIBAZIOA erraz egiten dela:

o iOS sistema duten gailuetan, aplikazioen kontroletik: App MUTUALIAren konfigurazioan sartuz gero, lehenengo aukera lokalizazioa da, eta hor aukeratu dezakezu kokapenean sartzeko baimena noiz eman:

Inoiz ere ez

Aplikazioa erabiltzen denean

Android sistema duten gailuetan Ezarpenak/Pribatutasuna: zerbitzua aktibatu edo desaktibatu dezakezu, baita kokapen-metodoa hautatu ere:

GPSa, Wi-Fia eta sare mugikorrak

Wi-Fia eta sare mugikorrak

Soilik GPSa

Dena dela, azpimarratu beharra dago geolokalizazioko datuak baimendutako langileek bakarrik erabiliko dituztela eta azaldutako xedeetarako baino ez; zentroak eta larrialdi medikoak lokalizatzeko. Datuak konfidentzialak dira, eta ez zaizkie hirugarrenei ematen.

Geolokalizazioa monitoreatzearen ondorioz tratatu daitezkeen datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira azaldutako xedeetarako, eta MUTUALIA da fitxategi horren arduraduna. APP MUTUALIA aplikazio teknologiko bat da, mutualitate hau da haren titularra, eta tratatzen duen informazioaren osotasuna, segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak ezartzen ditu. 

ERABILTZAILE KONTZEPTUA

Aplikazio informatiko hau terminal mugikorrean instalatzeak eta erabiltzeak Interesdun edo Erabiltzaile izaera ematen dio instalatu duenari, eta Lege-ohar honetako eta erakunde honek argitaratutako xedapen guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituela esan nahi du, aplikazio informatikoan sartu eta onartzen dituen unetik. Ondorioz, erabiltzaileak adi irakurri behar du Lege-ohar hau, bai eta aldiro kontsultatu ere, aldaketak egon baitaitezke; era berean, zorrotz bete behar ditu erabilera-baldintzak, aplikazioa instalatzea onartzen denean berariaz onartzen baitira baldintzok.

EDOZEIN ZALANTZA, KONTSULTA EDO KEXA IZANEZ GERO, JARRI MUTUALIAREKIN HARREMANETAN helbide honetan: dpd@mutualia.es

SEGURTASUN-NEURRIAK

MUTUALIAK segurtasun korporatiboa kudeatzeko sistema bat dauka ezarrita, eta erakunde ezagunek baliozkotutako sistema da. Segurtasun-neurriak modu proaktiboan eta lehenetsita ezartzen dira diseinutik. App MUTUALIA TRABAJADORES aplikazioan ezarritako segurtasun-neurriak indarrean dagoen legediarekin bat datoz, eta batez ere bereziki babestutako datuen tratamenduarekin, hala nola pasahitzarekin sartzea, trazabilitatea eta zifratua. MUTUALIAN ezarritako segurtasun-neurriek Segurtasun Eskema Nazionalarekin zerikusia dute, BOEn argitaratua 2010eko urtarrilaren 29an, bai eta MUTUALIAK bere segurtasun korporatiboko sisteman ezarritako segurtasun-neurrien prozedurarekin ere.


ERANTZUKIZUNARI UKO EGIN ETA MUGATU

Terminal mugikorretan deskargatu daitekeen aplikazio informatiko honen bidez eskura dagoen informazioan eta zerbitzuetan hutsak edo akats tipografikoak egon daitezke. Hemen dagoen informazioan aldaketak egiten dira aldiro. Erakunde honek edozein unetan sar ditzake hobekuntzak edota aldaketak zerbitzuetan edo edukietan.

MUTUALIAK ustez iturri fidagarrietatik lortu ditu App MUTUALIA aplikazio informatikoko informazioa eta materialak, eta informazio hori zehatza izateko behar diren neurriak hartu dituen arren, ez du bermatzen zehatza eta eguneratua denik.

Era berean, aplikazio honetako edukien xedea da erabiltzailea informatzea edo erabiltzaile horren interesekoa izatea.

AKATS TEKNIKOAREN ETA EDUKIZKO AKATSAREN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUN OROTATIK SALBUESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA. App MUTUALIA aplikazioa ongi gainbegiratu eta aztertu den aplikazioa da, eta merkatuko kalitatezko estandar generikoak gainditu ditu. Interesdunaren teminaletan instalatzeak ez dio App MUTUALIARI gailu horretako gainerako informazioan sartzea ahalbidetzen, eta ez du inolako eraginik instalatuko den gailu mugikorraren funtzionamendu normalean. MUTUALIAK ez du inolako erantzukizunik instalatutako terminaletan etenak badaude edo gaizki baldin badabiltza, inguruabar hori ez baita bere ardurapekoa. MUTUALIAK adierazten eta bermatzen du App MUTUALIA aplikazioak ez duela birusik edo beste osagai kaltegarririk, erakundeak berarekin zerikusirik ez duten gorabehera hauek saihesteko ahaleginak egiteari kalterik egin gabe.  

JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

App MUTUALIA aplikazioa MUTUALIAREN titulartasunekoa da, eta obra bat da, jabetza intelektualari buruzko legediaren arabera; beraz, gaian ezarri daitezkeen nazioarteko legeek eta hitzarmenek babesten dute.

Aplikazio informatiko hau eta bertako edukiak eta informazioa ezin dira erreproduzitu, banatu, publikoki komunikatu, eraldatu, eskura jarri eta, oro har, beste edozein ustiaketa publiko egin, MUTUALIAREN idatzizko baimenik ez badago aurrez.

Ondorioz, aplikazio honetako eduki guztiak eta batez ere diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, merkataritza-izenak, markak, marrazki industrialak eta erabilera industriala eta komertziala izan dezaketen gainerako ikur guztiak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende daude, eta jabetza hori erakunde honena edo hirugarren titular batzuena da, eduki horiek sartzea behar bezala baimendu ondoren.

Aplikazio honekin zerikusia duten webguneko edukiak, irudiak, formak, iritziak, aurkibideak eta gainerako adierazpen formalak eta App MUTUALIA aplikazioa bera, eta honen funtzionamendurako eta bisualizaziorako behar den softwarea ere obrak dira egile eskubideen zentzuan, eta, ondorioz, jabetza intelektualaren alorrean ezarri daitezkeen nazioarteko konbentzioek eta lege nazionalek babesten dituzte. Adierazitakoa ez betetzeak legez kanpoko ekintza larria egitea esan nahi du, eta legedi zibil eta penalean zehatuko da.

Galarazita dago aplikazio hau instalatzen duen interesdun orok edo berdin jokatzen duen hirugarren orok MUTUALIAREN baimenik gabe ustiatzea edo komertzialki erabiltzea, zuzenean edo zeharka, osorik edo zati batean, App MUTUALIA aplikazio informatikoko edozein eduki, software, irudi, forma, aurkibide eta gainerako adierazpen formal, erakunde honen aurretiazko eta idatzizko baimenik gabe.

Zehatz esateko, galarazita dago erreproduzitzea, banatzea, erakustea, transmititzea, ematea, edozein formatan igortzea, euskarri fisiko edo logikoetan biltegiratzea (adibidez, USBetan edo ordenagailuko disko gogorrean), digitalizatzea edo erakunde honek baimendutakoak ez diren datu-baseetatik eskura jartzea; baita zerbitzuen edo edukien bidez Erabiltzaileen esku jarritako iritziak, irudiak, formak, aurkibideak eta gainerako adierazpen formalak itzultzea, egokitzea, doitzea edo eraldatzea ere, ekintza horiek jabetza intelektualaren, industrialaren edo irudia babesteko gaien arloan ezarri daitezkeen legedien mende badaude.

MUTUALIAK App MUTUALIA aplikazio informatikorako sarbidea mugatu dezake, bai eta bertan eskainitako produktu edota zerbitzuetarakoa ere; era berean, posta elektronikoz erabiltzaileek bidaltzen dituzten ohar, irudi edo iruzkinetarako sarbidea ere mugatu dezake.

MUTUALIAK egoki iritziz gero, eta erabiltzaileen edo interesdunen erantzukizun bakarrari eta erabatekoari kalterik egin gabe, beharrezko iragazi guztiak ezar ditzake, bere webguneen bidez sarera hedatu ez daitezen eduki edo iritzi arrazistak, xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak, iraintzaileak edo indarkeria sustatzen dutenak edo legez kanpoko edukiak eta eduki kaltegarriak zabaltzen dituztenak.

Erabiltzaileek erakunde honetako webguneetara, iradokizunen sailera, oharrak, iritziak edo iradokizunak bidaliz gero posta elektroniko bidez, aurkakorik adierazi ezean, eta zerbitzuen edo edukien izaeragatik ahal den kasuetan, erabiltzaile horiek erakunde honi baimena ematen diotela esan nahiko du, erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, igortzeko, emateko, edozein formatutan igortzeko, euskarri fisiko edo logikoetan biltegiratzeko (adibidez, disketeetan edo ordenagailuko disko gogorrean), digitalizatzeko, erakunde honen datu-baseetatik eskuragarri jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, konpontzeko edo ohar, iritzi edo iruzkin horiei beste edozein eraldaketa egiteko, egile-eskubideak babesteko legez ezarritako denboran. 

Era berean, baimen hau doan egiten da, eta posta elektronikoz ohar, iritzi edo iruzkin horiek bidaltze hutsak esan nahi du Erabiltzaileek erakunde honetatik edozein motatako ordainsaria jasotzeko asmo orori uko egiten diotela.

Aurreko lerroaldean adierazitakoarekin bat etorriz, erakunde honek baimena du ohar, iritzi edo iruzkin horiek eraldatu edo aldatzeko, webguneko eta App MUTUALIA aplikazio informatikoko formatu editorialaren beharretara egokitzeko, eta horrek ez du esan nahi erabiltzaileek ohar, iritzi edo iruzkin haiengan izan ditzaketen egile-eskubideen gaitasun moralak kaltetu direnik, inondik inora.

Galarazita dago baliabide tekniko, logiko edo teknologiko oro, horien bidez hirugarrenek aplikazio informatiko honetako edukiak, formak, aurkibideak eta gainerako adierazpen formalak zuzenean edo zeharka, irabazi asmorik gabe edo irabazi asmoarekin, erabili ahal baditzakete edo erakunde honek aplikazioak funtziona dezan egindako ahaleginaren onurak erabili ahal baditzakete.

Zehatz esateko, erakunde honetako webgunerako edo aplikazio informatiko honetarako esteka, hiperesteka, framing edo antzeko lotura oro galarazita dago, erakundearen aurretiazko, berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Puntu honetan ezarritako oro urratuz gero, aplikazio informatikoaren, web-orrien eta horietako eduki guztien jabetza intelektualen legezko eskubideen lesiotzat hartuko da.

MUTUALIAK ez du inolako erantzukizunik hartuko aipatutako jarrera eta jokabide horien ondorioz; erakunde honen webguneetako edo Internetetik sartu daitekeen aplikazio informatikoko banner, esteka, hiperesteka, framing edo antzeko loturetatik edo zuzenean sartu daitekeen hirugarrenen eduki, zerbitzu, produktu eta abarren erantzukizunik hartuko ez duen bezala.

MUTUALIAK beharrezko legezko ekintzak hasteko eskubidea beretzat gordetzen du, bere eskubideak zaurtzen direnean, eskubide horiek eta bere izen ona babestu ditzan.

Lege-ohar hau espainiar legeak arautzen du erabat eta kasu guztietan.

BAIMEN INFORMATUA

App MUTUALIAN osasungintzako profesionalek eta pareko sekretu profesionala duten profesionalek bereziki babestutako informazioa jartzeak, sartzeak eta tratatzeak legezko babesa behar du. Legezko babesik ez denean, beharrezkoa da interesdunaren berariazko baimena.

Era berean, segurtasun-arduradunak edota datuen babeserako ordezkariak aldiro gainbegiratuko du hemen xedatua betetzen den eta segurtasun-neurriak behar bezala ezarrita dauden. Erakundean dagoen informazio konfidentzialean edota datu pertsonaletan eragina izan dezakeen zalantza edo gorabehera oro berehala jakinaraziko zaio segurtasun-arduradunari edo datuen babeserako ordezkariari. Helbide elektroniko honen bidez edozein unetan jar daiteke harremanetan. dpd@MUTUALIA.es 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK