
Martxoaren 13an, Loaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Loaren Medikuntzaren Munduko Elkarteak (WASM) bultzatuta. Helburua da herritarrak sentsibilizatu eta informatu loaren nahasmenduei eta kalitatezko loak osasunean duen garrantziari buruz.
Hau da aurtengo goiburua: “Lo hobea, bizitza hobea, planeta hobea”. Lo egitea oinarrizko funtzio biologikoa da gure organismoarentzat, modu osasungarrian elikatzea edo ohikotasunez ariketa fisikoa egitea bezan beharrezkoa. Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gauero 8 orduz, gutxi gorabehera, lo egitea gomendatzen du, loaren ziklo osoa betetzeko.
Ezagutzen al dituzu loaldi indaberritzaileran onurak?
Behar beste ordu lo egiten badugu eta loaldia indarberritzailea izaten denean, osasunerako onura ugari izango ditu:
- Informazioa hobeto gogoratuko dugu: gaitasun mnemoteknikoa handituko dugu, lo egiten dugun bitartean, gure burmuinak landu eta ordenatu egiten du egunean zehar ikasi duguna.
- Sormena handituko dugu: burmuina atseden hartzen ari denean, hormonen ekoizpena orekatuta dago eta memoriak ezin hobeto funtzionatzen du.
- Depresioari aurre egiten laguntzen digu: lo egiten dugun bitartean, melatonina eta serotonina ekoizten dugu. Hormona hauek estresaren hormonen (adrenalina eta kortisola) eragina txikitzen dute.
- Argaltzen laguntzen digu: behar bezala atseden hartuta, gure metabolismoa bizkortzen da eta gorputzak erraztasun handiagorekin koipea erre dezake.
- Gure gorputza motelago zahartzen da. Atsenaldiak gure defentsak areagotzea dakarrelako.
- Sistema immunologikoa indartzen dugu: melatoninari esker gure zelulen gaineko eragina du.