
Bizkarraren behe aldean izan ohi dugun mina da lunbalgia, bizkarrezurraren gihar eta hezurren egitura eskeletikoan sortzen dena. Laneko esparruan gertatzen diren osasun-arazoen artean garrantzitsuenetakoa da, eta gazteei, helduei zein adinekoei eragiten die.
Biztanleen %80k pairatu du halako mina, gutxienez bizian behin. Jatorriari dagokionez, bizkarreko gihar eta ligamenduen distentsioak eragiten du gehienetan, bat-bateko mugimenduak egin edota gauza pisutsuak altxatzen ditugunean, esaterako.
Mina egun gutxiren buruan desagertzen bada ere, zenbait kasutan, prozesua kronifikatu, eta, ondorioz, min hori areagotu egiten da berriro ere; behar bezala tratatzen ez dugunean, batik bat. Lunbalgiaren sintoma ohikoenak hauek dira: mina gorputzeko puntu lokalizaturen batean, hanturak edota giharretako kontrakturak. Sintoma horiekin batera bestelakoak ere ager daitezke, esaterako, inurridura, paralisiak, etab. Nerbio ziatikoa narritatzen denean hankan izan ohi den minarekin ere lotzen dugu lunbalgia, zenbait kasutan.
Prebentzioari dagokionez, aholku hauek jarrai daitezke:
– Mantendu zaitez fisikoki aktibo, eta saihestu sedentarismoa.
– Eguneroko jardunean, bete itzazu jarrerari buruzko higiene-arauak.
– Mina izanez gero, zaindu zeure burua, eta egin kontsulta osasun arloko profesionalen bati.
Lunbalgia diagnostikatzen digutenean, badira mina arintzeko lagungarriak izan daitezkeen zenbait neurri:
– Erabateko atsedena agindu baldin badizute, ahal izanez gero, ez egon 2-3 egun baino gehiago ohean.
– Ekin iezaiozu zure ohiko jarduerari (sozialari, kirol arlokoari eta lanekoari) ahalik eta lasterren, sintomak gutxitu ahala.
– Zaindu gorputzeko jarrera-higienea, eta saihestu bizkarraldeko gainkargak.
– Aplikatu beroa edo hotza min duzun zonaldean.
– arraitu osasun arloko profesionalak agindutako tratamendu farmakologikoa eta egin gomendatu dizkizun ariketak.
Bizkarraldeko eta gerrialdeko bizkarrezurra indartzea
Pelbisaren erretrobertsioa
Gerrialdeko bizkarrezurra luzatzea
Abdominalen isometrikoak
