Maiatzaren 17an, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Mutualiak, ingurumenarekin duen konpromisoari buruz hausnartzeko eta birziklatzearen eta ingurumen-inpaktua murriztearen alde egiten dituen ekintzak berresteko.
Zergatik da ezinbestekoa birziklatzea?
- Baliabideak kontserbatzeko eta lehengaiekiko mendekotasuna murrizteko: Birziklatzea funtsezkoa da gure planetako baliabide naturalak zaintzeko.
- Energia-kontsumoa murrizteko: Birziklatzean, Mutualiak energia-kontsumoa txikitzen eta CO2-emisioak murrizten laguntzen du, eta, hala, klima-aldaketari aurre egiten laguntzen du.
- Ekonomia zirkularra: Materialak eraldatuz eta haien balio-bizitza luzatuz, Mutualiak ekonomia zirkularra sustatzen du, eta eredu hori funtsezkoa da jasangarritasunerako.
Zer jarduera egiten ditu Mutualiak birziklatzearen arloan?
Dohaintzak
- Mutualiak erabiltzeari uzten dion baina berrerabiltzeko moduan dauden ondasun eta higiezinak.
- Pazienteek beren lesioetatik osatu ondoren itzultzen dituzten baliabideak. Adibidez: belaunetakoak, paxak, botak… Elkarteak arduratzen dira haiek esterilizatu eta berregokitzeaz.
Enkanteak
Erakundeak zuzenean erabili izan dituen objektuen kasuan, baloratzen da Mutualiako langileek nahiko ote lituzketen erabilera pertsonalerako; halakoetan, enkante bidez biltzen da dirua. Adibidez: berritzen diren mugikorrak eta ordezkatzen diren bizikleta estatikoak.
GKEekiko lankidetzak
Dohaintza Euskadiko GGKEen Koordinakundeak kudeatzen du. Hala, bermatzen da Mutualiarekin aritzen diren elkarte eta GGKE guztiek betetzen dutela Mutualiaren jokabide-kodea.
Berrerabilitako hondakinak
Sortutako hondakin asko ez dira errausten. Berriz erabiltzeko eta haien balioa handitzeko kudeatzen dira; adibidez, plastikoa, papera, tonerra eta abar.
Sentsibilizazio-kanpaina zabalak
Langileak eta pazienteak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantziaz jabetzeko sentsibilizazio-kanpainak egiten ditu Mutualiak.

Garapen Jasangarrirako Batzordearen gidaritzapean, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lanean jarraitzen du; bide horretan, birziklapenarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa indartu du, pertsona guztientzat etorkizun jasangarriagoa lortzeko xedez.