
Izena emateko epea 2017ko otsailaren 17an ireki, eta martxoaren 17an amaituko da.
Azken edizioetan interes eta arrakasta handia lortuta, 14. edizioa antolatu dugu aurten, lan arriskuen prebentzioaren errealitatea azaleratzen jarraitzeko helburuarekin. Hori dela eta, gonbit egiten dizuegu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkigintzaren Mutualiako Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko.
Aurten hainbat berritasun ditugu:
- Izena emateko epea 2017ko otsailaren 17an ireki, eta martxoaren 17an amaituko da.
- Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da, eta 2017ko apirilaren amaieran jakinaraziko da.
- Ez da onartuko “hodeitik” deskargatu beharreko argazkirik.
- Aurten, ekitaldi batean entregatuko dira sariak. Apirilaren 28an izango da, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira.
- Era berean, egun hori dela-eta, Prebentziozko begiradak izeneko erakusketa bat inauguratuko da, argazkigintza lehiaketaren edizio guztietako argazkien hautaketa batekin.
Beraz, parte hartzeko epeak aurreratu ditugu aurten. Hortaz, unea iritsi da kamera atera, eta laneko arriskuen prebentzioaren errealitatea harrapatzeko, laneko segurtasunaren eta osasunaren arazoari buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzen laguntzeko.
Sariak, ordea, ez dira aldatu:
- Lehenengo saria: 1.200 €
- Bigarren saria: 900 €
- Hirugarren saria: 600 €
Argazkien gaia lan arriskuen prebentzioa izango da, argazkien bidez horren balioak nabarmenduz, eta, horretarako, arrisku-egoerak edo praktika onak erakutsiz; azken horiek oso modu positiboan baloratuko dira. Gaiak Estatuko errealitatea soilik izan behar du oinarri. Aurkezten den argazki bakoitzeko, “Deskribapen-orria” izeneko formularioaren ale bat bete beharko da. Bertan, irudian ikusgai dagoen arrisku-egoera edo praktika ona deskribatu beharko da.
Informazio gehiago: Mutualia.eus prevencion@mutualia.es
944 042 105 943 440 526 945 009 077
