Itzuli

MARTXAN JARRI DA LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO MUTUALIAREN XVII. ARGAZKI LEHIAKETA.

Izena emateko epea 2020ko otsailaren 15an ireki, eta martxoaren 31an amaituko da. Sariak 2.700 euroko diru kopuruarekin hornituta egongo dira, eta saridunen izenak Mutualiak apirilaren 28aren, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira antolatuko duen ekitaldian jakinaraziko dira.

Lan Arriskuen prebentzioari buruzko mutualiaren 17. argazki lehiaketa
Lan Arriskuen prebentzioari buruzko mutualiaren 17. argazki lehiaketa

Azken edizioetan interes eta arrakasta handia lortuta, 17. edizioa antolatu dugu aurten, lan arriskuen prebentzioaren errealitatea azaleratzen jarraitzeko helburuarekin. Hori dela eta, gonbit egiten dizuegu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiako Argazki lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2020ko apirilaren amaiera aldera ezagutaraziko da MUTUALIAren web orrian. Sariak honakoak dira:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena; nahi beste argazki bidal ditzake. Gaia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta haren balioak nabarmenduko dira argazkien bidez. Gainera, positiboki baloratuko dira arrisku egoerak edota praktika onak irudikatzen dituzten lanak. Aurkeztutako argazki bakoitzeko, “Deskripzio-orria” deituriko formularioaren ale bat bete beharko da; bertan, irudian agertzen den arrisku egoera edota praktika ona deskribatuko da. Lehiaketan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.

Oinarri osoak web gunean aurki ditzakezu: www.mutualia.eus

Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera, eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera.

Prebentzioa enkoadratzeak saria dauka!

Lotutako berriak