DGTk hilabeteak daramatza Trafiko eta Bide Segurtasuneko Legean egingo diren aldaketa ugariak iragartzen. Martxoaren 21ean jarriko dira indarrean aldaketok.
Arau berri hauek ezinbestekoak dira efikazia, arintasuna eta, batez ere, guztien arteko elkarbizitza hobetzeko, mugikortasun-modu berriak barne.
Zein dira egunerokoan eragingo diguten aldaketa deigarrienak?
Ibilgailu motordunei dagokienez, hauek nabarmentzen dira:
- Turismo eta motozikletek, aurreratzeko, ezingo dute gehieneko abiadura generikoa baino 20 km/h gehiagoko abiaduran joan.
- Gailu mugikor bat euste hutsagatik 6 puntu ere gal daitezke.
- Segurtasun-uhala edo haurrak lotzeko gailuak behar bezala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea ekarriko du.
- Bizikletak edo ziklomotorrak aurreratzeko, osorik okupatu beharko da ondoko erreia norabide bakoitzean 2 errei baino gehiago dituzten bideetan, eta, errei batekoetan, 1,5 m-ko tartea utziko da, gutxienez. Horiek ez betetzeak 6 punturen galera ekarriko du.
- Nahitaez bete beharko dira zirkulazio-murrizketak eta protokolo aktiboak kutsadura-gertaeretan eta Emisio Baxuko Eremuetan (EBE).
- Ibilgailuetan radar-inhibitzaileak eramatea, deskonektatuta badaude ere, 3 punturen galerarekin zigortuko da.
- Arau-haustearen larritasuna gorabehera, hasierako puntuak berreskuratzeko epea 2 urtekoa izango da.
- Ez da beharrezkoa izango gidabaimena fisikoki aldean eramatea. MiDGT aplikazioari esker, zure mugikorrean eramango duzu.
Ziklomotorrei dagokienez:
- Hemendik aurrera, ziklomotor eta motozikletetan, haririk gabeko gailu homologatuak eraman ahal izango dira kaskoan, komunikatzeko edo nabigaziorako.
- Kaskorik ez erabiltzeak edo behar bezala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea ekarriko du.
Ziklistentzat:
- Adin txikikoak: alkohol-tasa 0,0.
- Bizikletentzako bideetan edo bidegorrietan gelditzea edo aparkatzea arau-hauste larritzat joko da, bai eta beste edozein ibilgailu bidegorrietan aparkatzea ere.
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuentzat:
- Adin txikikoak: alkohol-tasa 0,0.
- Autopista eta autobideetan zirkulatzeko debekua.
Arau berri hauek egokitzeko ahalegina eskatzen dute, batez ere, aldaketa asko direlako denbora laburrean. Ohartu behar gara, aldaketen bidez, trafikoa eta, beraz, gure bizi-kalitatea hobetuko direla.
