Itzuli

mediku-azterketan emandako denbora benetako lan-denboratzat hartu behar da

Auzitegi Nazionalak, 2020ko martxoaren 2ko epaian, mediku-azterketak, borondatezkoak zein nahitaezkoak, lanaldi barruan eta laneko ordutegian egiteko eskubidea aitortzen die langile eskatzaileei. Azterketa ordutegi horretatik kanpo egin behar izanez gero, langileak inbertitzen duen denbora benetako lan-denboratzat hartu behar da; azken hori ordezko eskaera bat da gatazka kolektibo gisa aurkeztutako demandaren baitan.

Mediku-azterketa mediko horiek egiteko benetako lan-denboraren izaera ematen duen legezko edo jurisprudentziazko babesik dagoen ala ez zehaztea da kontua, osasunaren zaintzarekin lotutako prebentzio-neurriei dagokienez mediku-azterketa egokiak egitea helburu, borondatezkoak izan zein nahitaezkoak izan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14.5 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lege horren 22. artikuluari jarraikiz.

Auzitegi Nazionalak atera duen eta aurreratu nahi dugun ondorioa da kontuan hartu behar dela bai borondatezko mediku-azterketen kasuan, bai egiten den lanbidearen arabera edo garatu beharreko lan-jardueraren berezko egoeren ondorioz azterketak derrigorrezkoak izan daitezkeen kasuan, egoera hoerietan bietan, lan egiteko erabilitako denbora benetan lan egindako denboratzat hartu behar dela, hala lanaldiaren barruan, hori baita desiragarria, hala lanalditik kanpo egiten direnean; kasu horretan ere, benetako lan-denboratzat hartu behar da, eta, beraz, konpentsatu beharra egongo da.

Ildo beretik jo zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2018ko urtarrilaren 9ko epaian (errek.2375/2017), eta agerian utzi zuen osasun-azterketari dagokion kostua, laneko segurtasunaren eta osasunaren oinarria bera, ezin zaiela inola ere langileei egotzi, ez ikuspegi ekonomikotik, ez ikuspegi sozialetik, lanbide-jarduerarekin zerikusirik ez duen denbora galduaraziz, eta, horretarako, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen printzipioan oinarrituz, hau da, langileen erabateko doakotasuneko printzipioan oinarrituz, prebentzio-jarduerak berak eragindako kostuak izanik, bai arlo ekonomikoan bai sozialean; era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko salak konponbide batera iritsi dira mediku-azterketak egiteko emandako denborari dagokionez, eta egia da: ez dago egoera hori jasotzen duen araudirik, eta adierazten du ordu horiek lanaldi barruan

egin behar direla; ordutegi horretan egin ezin badira, lan-denboratzat hartu behar da, konpentsazioari begira, adieraziz, halakotzat hartu behar dela, premisa honen arabera: ezin du eragin ez zamarik, ez kosturik edo ondorio negatibo nahiz kaltegarririk.

Beraz, osasun-zaintzaren oinarrizko zutabe diren osasun-azterketak dira, eta, beraz, prebentzio-arloko oinarrizko betebeharrak dira enpresaren ikuspegitik, lan-harremanean parte hartzen duten guztien osasunerako eskubidea bermatzeko, bai eta lan-harremanaren eraginpean egon daitezkeen hirugarrenena ere. Langileek duten eskubide hori bat dator enpresak lanbide-jardueratik eratorritako arriskuetatik babesteko duten betebeharrarekin, eta, enpresa-betebehar gisa, merkataritza-enpresek beren gain hartu behar dituzte, oso-osorik, jarduera horretatik eratorritako kostuak.

Jesus Mª Vicente

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatu

Lotutako berriak