Berri txarrak jakinarazten direnean hartzen dituen pertsonaren ikuspuntua nabarmen eta negatiboki aldarazten dutenak dira.
Ez da erraza berri txarrak ematea. Nola eta noiz egin jakin behar da.
Arazo hori ezagututa, Mutualiak helburu argiekin antolatu du mintegi hau:
- Komunikatzeko giro egokia sortzearen garrantzia ezagutzea.
- Berri txarren sailkapena ezagutzea, baita horiek komunikatzeko mugak eta baldintzak ere.
- Gure komunikazio-estiloa eta gainerako pertsonena ezagutzea.
- Funtsezko teknikak bereiztea eta aplikatzen jakitea: enpatia, normalizazioa, legitimazioa, zalantzaren erabilera, ukazioari aurre egitea, etab.
- Berri txarrek eragiten dituzten erreakzioak ezagutzea.
- Hitzik gabeko komunikazioaren inpaktuaz hitz egitea.
- Emozioak kudeatzen ikastea, norberarenak eta besteenak.
JOSUNE FERNANDEZ GOMEZ psikologo eta Psikologiako doktorearen eskutik, hainbat gauza ikasiko ditugu: berri txar motak, eragiten dituzten erreakzio ohikoenak, informazioa ematearen ala ez ematearen eztabaida, noiz eman, familia eta pazientearen egoera funtsezkoak direla bitartekaritza eta dialogorako, aurkitzen diren egoera bereziak, eta abar.
Azkenik, Leticia de la Peña psikologian lizentziadunak Gurutze Gorriko Esku-hartze psikosozialeko taldeko kide gisa izan duen esperientziaz hitz egingo digu.
Prebentzio-aholkularitza
944 042 105 / 943 440 526 / 945 009 077
