Mutualiak, bizitza-estilo osasuntsuarekin eta ingurumenarekin konpromisoa duen erakundea den aldetik, irailaren 16tik 22ra arte ospatuko den Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin egin du bat. Aurten, astearen leloa “oinez elkarrekin” da. Mugikortasun Jasangarriari buruzko Europako Astearen xedea sentsibilizatzea da, hain zuzen ere, autoak hirietan modu zentzugabean erabiltzeak dituen ondorio latzen inguruan, bai osasun publikoarentzat, bai ingurumenarentzat. Halaber, garraio jasangarriagoak —besteak beste, garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzea— erabiltzeak dituen onuren inguruan ere sentsibilizatu nahi da.
Atxikita doazkizue Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Madrilgo udalek eskaintzen dituzten Mugikortasunaren Asteko programazioaren estekak:
Gasteizko Udalaren programazioa
Donostiako Udalaren programazioa
Madrilgo Udalaren programazioa

