Itzuli

Mugikortasun plana

Enpresek azken urtean hartu dituzten neurriak gorabehera, besteak beste telelana (edozein dela ere horretarako arrazoia), ezin dira ahaztu joan-etorrien ondorioz gertatzen diren istripu ugariak; trafikoko laneko istripuak deitzen zaie halakoei.  

Halako istripuak gutxitu egin dira azken urtean. Hala ere, halakoak ez dira lehentasunezko istripuak enpresa gehienetan. Izan ere, enpresetan aztertzen da zer arrisku dauden lanpostu bakoitzean, baina misioko istripu bat edo in itinere istripu bat izateko arriskua da langileak arrisku handienaren pean jartzen dituen arrisku-mota; hala ere, ez dute izaten enpresaren jarduerarekin lotutako laneko arriskuek adinako arreta. 

Halako istripuetan, 4 arrisku-faktore nagusi hartu behar dira kontuan. Hauen ondorio direnak: 

  • Giza faktoreak 
  • Bidearen eta desplazamenduaren faktorea 
  • Ibilgailu-faktorea 
  • Enpresa-faktorea 

Faktore horien azterketa eta joan-etorriak seguruagoak, efizienteagoak eta jasangarriagoak izateko hartu beharreko neurriak; horiexek jasotzen dira mugikortasun plan batean. 

Mugikortasun plantzat hartzen dira honako hauek dituzten dokumentuak: 

  • Langileek beren funtzioak betetzeko egiten dituzten joan-etorrien nahiz ohiko etxebizitzatik lanera eta alderantziz egiten dituzten joan-etorrien analisia. 
  • Enpresak zer ekintza egiten dituen, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko egiten dituzten ibilbideetan. 

Dokumentu bizia izaten da, eta hartutako neurrien, arriskuen eboluzioaren, jasandako trafikoko laneko istripuen eta abarren arabera eguneratzen da.  

MUGIKORTASUN PLANAREN ESKULIBURUA edo BIDE SEGURTASUN PLANA 

Dokumentu hori nahiz horrekin loturiko beste batzuk ikus ditzakezu webgunean. 

Lotutako berriak