
Zirkulazioko istripuen kopuruak gorakada izan du 2015ean aurreko urteen aldean; horregatik, Mutualiak eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak «Mugikortasun segururako hezkuntza» deituriko mintegi teknikoa proposatu dute urrirako.
Laneko bide-arriskuen prebentzioa sustatzeko mintegia, in-itinere eta misioan gertatzen diren istripuak murrizteko metodologia modura.
Horrelako istripuen zergati nagusietako bat pertsona bera eta haren sentsibilizazio-maila da (hutsegiteak, abiadura, mugikorrak, eta abar).
Mintegiaren helburua enpresa bakoitzeko hezitzaileak prestatzea da, gidarien artean ahalik eta sentsibilizazio eta hedapenik handiena egiten saiatzeko.
Parte hartu dutenek, urriaren 13an, giro dinamiko eta parte-hartzailean aukera izan dute istripuen kausalitatea, tresnak, ariketak, dauden arriskuei buruzko gogoetak zein joan-etorrietan hartzen diren arriskuak bertatik bertara esperimentatzeko, besteak beste.
Mutualiako instalazioetan egin beharreko aurrez aurreko 2 saioetan lehena izan da. Eta hurrengo saioa azaroaren 3an egingo da. Mintegia osatzeko, halaber, fase birtual bat ere izan da (bideoak, foroak….), non hainbat enpresatako parte-hartzaileek azaldutako guztia aintzat hartu duten.
Prebentzio Saila
