ORDEZKAPENA EGITEN ARI DIREN BITARTEKO LANGILEEK EZ DUTE KALTE-ORDAINA JASOTZEKO ESKUBIDERIK KONTRATUA AMAITZEAN (AUZITEGI GORENAREN 2019.03.12KO EPAIA). EZTABAIDA JUDIZIALAREN AMAIERA (MOMENTUZ).

2019ko martxoaren 13ko 207/2019 zenbakidun Auzitegi Gorenaren lan-arloko Salaren Bilkuraren Epaiak hauxe dio: ordezkapena egiten ari diren bitarteko langileek ez dute kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ordezkapen data amaitu delako euren kontratua iraungitzen denean. Horren gaineko espainiar araudia 1999/70 Zuzentarauaren araberakoa da.
Hauxe izan da gai honi dagokionez eztabaida judizialak izandako ibilbidea:
1. EBko Auzitegiaren 2016.09.14ko Epaia (C-596/14) eta Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2016.10.05eko Epaia (246/2014 Errekurtsoa) 7 urteren ondoren ordezkatzen ari zen liberatu sindikala bere lanpostura itzultzean bitarteko langile bati 20 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen diona. Ulertu zen ez zegoela arrazoirik, kalte-ordainari dagokionez, tratu desberdina justifikatzeko, baldintza betetzeagatik kontratua iraungitzen denean eta kontratu mugagabeen arrazoi objektiboengatik iraungitzen denean.
2. 2017ko urriko Auzitegi Gorenaren arazo prejudiziala: Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2016.10.05ko Epaiak kondenatutako erakunde (publiko) enplegatzaileak kasazio-errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenean. Honek, 2017.10.25eko autoaren bidez arazo prejudizial berria eragin zuen EBko Auzitegiaren aurrean, eta galdetu zuen ea espainiar araudia 1999/70 Zuzentaraura egokitzen zen eta eta zer interpretazio egin litezkeen:
a) Zuzentarauaren 4. klausularen arabera (diskriminaziorik ez), ea tratu desberdina justifikatzen duen arrazoi objektiborik dagoen, bitartekoen kontratuan ordezkatutako pertsona lanpostura itzultzen delako iraungitzearen kasuan eta kontratua beste arrazoi objektiboak direla eta iraungitzen denean ematen den konpentsazioaren kasuan.
b) 5. klausularen arabera (abusurik ez), kalte-ordaina ordaindu behar den, kontratu bat bakarrik gauzatzen bada ere.
c) 5. klausularen arabera (abusurik ez), bitarteko langileek aldi baterako langileek duten kalte-ordain bera izateko eskubidea duten.
3. EBko Auzitegiaren 2018.06.02ko eta 2018.06.05eko epaiak (C-677/16 eta C-574/16). Auzitegi Gorenak 2017an formulatutako arazo prejudiziala ebatzi aurretik, 2018ko ekaineko aipatutako bi epaietan EBko Auzitegiak erantzuna eman zien Madrileko 33. zenbakidun lan-arloko Epaitegiak eta Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak agertutako bi arazo prejudizialei (bitartekotasun kontratu bati eta errelebo kontratu bati buruzkoa).
2018ko ekaineko epai hauek hasiera bateko 2016ko iraileko epaiaren doktrina zuzendu zuten. EBko Auzitegiak dio badagoela aldi baterakoen eta mugagabeen arteko kalte-ordain kopuruetan tratu desberdina justifikatzen duen arrazoi objektiboa, aukerak ez direlako homogeneoak.
Edonola ere, EBko Auzitegiak epaitegiari adierazi zion, kontratua amaitu aurretik jakin ezin denez eta iraupena ohi baino luzeagoa izan zenez, ea posible zen kontratu finko gisa berrizendatzea. Azken honek ohi baino luzeagoak izan diren
eta hutsik dauden lanpostuetako bitartekoei dagozkien auziak sortu ditu (8, 12 edo 20 kalte-ordain egun edo bat ere ez aitortzen dituzten erregutze epaiak daude).
4. EBko Auzitegiaren 2018.11.21eko epaiak (C-619/17) hauxe ezarri zuen:
a) Badago aldi baterakoen eta mugagabeen arteko tratu ezberdintasuna justifikatzen duen arrazoi objektibo bat.
b) Aldi baterako kontratu bat amaitzeagatik kalte-ordaina ordaintzea ez da aldi baterako kontratazioan abusua ekiditeko neurri eraginkorra eta atzera-eragilea. Izan ere, ordainketa hori iraupen zehatzeko kontratuen legez kanpoko erabilera edo gehiegizko erabilerari dagokion edozein gogoetetatik independentea da.
c) Espainiako Auzitegi Gorenak ulertzeko Langileen Estatutuaren 49.1.c artikuluaren kalte-ordainaren kopurua geroko aldi baterako kontratazioan abusua ekiditeko neurri nahikoa dela, bitartekoek konpentsaziorik ez jasotzea Zuzentarauaren araberakoa izango litzateke, baldin eta espainiar zuzenbidean abusua ekiditeko neurri eraginkor baliokide bat existituko balitz.
5. Auzitegi Gorenaren 2019.03.13ko Epaia (Lan-arloko Salako Bilkura). Duela gutxiko epai honek ondorioztatu du bitarteko langileei ez zaiela inolako kalte-ordainik ordaindu behar. Bi epaileek sinatutako boto partikular bat dago. Hauxe da epaiaren boto nagusien arrazoiketa:
a) Aldi baterako kontratua baldintzak amaitu direla-eta iraungitzen denean, kaleratze objektiboagatik ez da kalte-ordainik eman behar.
Zera dio: “tratu ezberdintasuna ez dago langile finkoei eta egoera berdinean dauden aldi baterakoei emandako kalte-ordainean, baizik eta legeak iraungitze arrazoia dela eta ezartzen duen kalte-ordain ezberdinean. Beraz, etetea iraupen zehatzeko kontratu baten amaierari dagokionean, argi dago ezin dela langile mugagabe batekin alderatu, iraungitzeko arrazoi hori ez baita ematen lan-kontratu mota horretan. Arrazoi objektiboak direla-eta iraungitzeak, arrazoi berdinak ematen direnean, eragin bera izango luke aldi baterako langile batengan zein kontratu mugagabea duen langile batengan”.
“Europar Batasuneko Auzitegiak gaia birbideratu du, eta esaten du ez dagoela Zuzentarauaren aurkakotzat jotzerik bitartekotasuneko lan-kontratuaren iraungitze erregularra dela-eta arrazoi objektiboengatiko kaleratzeetan ematen den kalte-ordainik ez ematea baimentzen duen araua”.
Finean, ondorioztatu du ez dagoela aldi baterakoen eta mugagabeen arteko tratu ezberdintasunik (arrazoi objektiboak direla eta iraungitzen denean), eta amaieragatik iraungitzea ezin dela alderatu Langileen Estatutuaren 52. artikuluan ezarritako ebazpenarekin.
b) Aldi baterako kontratuen arteko kalte-ordainetan tratu ezberdintasuna justifikatuta dago.
Auzitegi Gorenaren ustez, EBko Auzitegiak arazo prejudizialari emandako erantzuna ikusita, “ez dirudi kalte-ordaina ezartzea Zuzentarauaren 5. klausulan adierazitakoaren arabera hartu beharreko neurriek bermatu beharreko helburuari egokitutako neurri bat denik”.
Lan-arloko Salako Bilkurak argudiatu du espainiar araudian Zuzentarauaren 5. klausularen betebeharra betetzeko hartutako neurria dela mugagabe bihurtzea era abusuzkoan edo legeari iruzur eginez gauzatutako kontratu oro. Horrek enpresariarentzat 12 eguneko kalte-ordaina baino garestiagoa den zigorra dakar.
Finean, Justizia Auzitegi Gorenak erregutze fasean hartutako erabakia ukatzen du, eta kalte-ordainik ordaindu beharra ere ukatzen du (ez 20 egun, ezta 12 ere). Uste du tratu ezberdina justifikatzen duen arrazoi objektiboaren oinarria hauxe dela:
“Ordezkatzeko bitartekotza lanean, lanpostua hura gordetzeko eskubidea duen beste langile batek betetzen du. Gainera, lanpostu hori ez da bitarteko langilearen etetearekin desagertzen, eta behin-behinekotasunari jarritako errekurtsoaren oinarria ezaugarri zehatz eta berezi hori da, eta horrek, aldi berean, ordezkatutako pertsonak lanerako duen eskubidea bermatzeko modu bat esan nahi du (EK 35.1 art.). Hori ez da gertatzen Langileen Estatutuaren 15.1 artikuluaren beste modalitateetan. Azkenik, enpresak aldi baterako kontratua luzatuz edo finko bihurtuz 12 eguneko kalte-ordaina aurrezteko estimuluak ez du hemen zentzurik; izan ere, enpleguak aurrera jarraitzen du, ordezkatutako pertsona itzultzean hark betetzen duelako”.
c) “Prozeduraren egoera honetan, ez da sortzen eztabaidarik aldeen arteko lan-harremanaren kalifikazioa behin-behinekoa izateagatik, behin betikotzat jo beharreko harremana izan ordez”.
Jose Angel Moral
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa
Apirila 2019