Apirilean, MUTUALIAK berdintasunarekin, aniztasunarekin eta adiskidetzearekin lotutako hainbat ekitalditan hartu du parte.
- Joan den martxoaren 31n, Norvegiako enbaxadaren lankidetzarekin, Emakumearen Institutuak «Hacia el equilibrio de género en la dirección de empresas: Oportunidades y Retos» jardunaldia antolatu zuen Madrilen, bertako CAIXA FORUM kultur-etxean.
Mutualiak, «emakumeek eta gizonek zuzendaritza-batzordeetan agerpen orekatua izateko» BORONDATEZKO AKORDIOEN sinatzaile moduan, Cristina Mendia izan zuen ordezkari.
- Martxoaren 31n bertan eta Madrilen ere, BBVA hirian, Mutualia «Foro Generación Baby Boomers: ¿Quiénes son y cuál es su talento generacional?» foroan izan zen, María Bodón ordezkariaren eskutik. Observatorio Generación y Talento behatokiko enpresa-sareak (Ferrovial, Banco Santander, Repsol, BBVA, Enagas eta abarrek) antolatutako jardunaldi horretan aztertu zen zer aldagai hartu behar ditugun kontuan belaunaldi honek lan-arloan dituen gaitasunak, ezagutzak eta talentua baliatzeko eta garatzeko, ematen dituzten belaunaldi-balioen behaketatik abiatuta.
- Apirilaren 11n, Madrilgo Botín fundazioan Efr foroa antolatu zen, eta, bertan, Mutualiak komunikazioaren alorrean duen esperientzia aurkeztu zuen María Bodón ordezkariaren bitartez.
- Apirilaren 14an, Bilbon, Guggenheim museoaren egoitzan Euskadiko efr V. foroa antolatu zen, eta Euskadin kokatutako beste efr enpresa batzuekin batera –hala nola Ingeteam, Guggenheim, Equilia, Microdeco…– adiskidetzearen indibidualizazioaren gaia jorratu zen.
- Apirilaren 15ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, denBBora Sarearen Nazioarteko III. Jardunaldia antolatu zen, partaidetza publiko-pribatukoa, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak bultzatua Laneko espazioen erabilera berriak eta denboren kudeaketa lantzeko.
Teresa Laespada Bizkaiko Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak eman zion hasiera jardunaldiari, eta bertaratutakoen artean izan ziren Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Miren Elgarresta Gipuzkoako Aldundiko Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendaria eta Sebastián Zurutuza Gipuzkoako Aldundiko diputatu nagusiaren Kabineteko Kudeaketa Estrategiako zuzendaria.
Mutualiak, hasiera-hasieratik Sareko kide izanik eta pertsonen, enpresen eta hiriaren interesak bateratzeko helburuz gaur egun beste enpresa batzuk Sarera sartzeko erraztasunak emate aldera monitorizatzen dituen «talde motor» horretako kide moduan, Cristina Mendia, María Bodón eta Eduardo Cobo Mutualiako Berdintasunerako Batzordeko kideak izan zituen ordezkari.