Itzuli

Mutualia Deustuko Unibertsitatean.

Aurreko apirilaren 28an KONTZILIAZIOARI BURUZKO FOROA egin zen Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Business Schooleko Icaza entzungelan, PWNk antolatuta (Professional Women’s Network).

AITOR BALZA gure lankideak kontziliazioko bere esperientzia kontatu zigun: Bere semea jaio eta gero lanaldiaren murrizketa eskatu zuen, umearen zaintzan era aktiboan parte hartu ahal izateko.

Mutualiak erantzukidetasuna sustatzen du gizonei horrelako kontziliazio-neurriak eskatzea erraztuz, eta Foroan parte hartu zuen Petronor eta Innobasque erakundeekin batera, besteak beste. Hitzaldiak amaitu zirenean solasaldi bat egin zen forora bertaratu ziren pertsonekin batera. Jendeak interes handia erakutsi zuen eta galderak egin zizkien bai hizlariei bai Aitorri, eta azken horrek bere esperientzia kontatu zion publikoari, guztiak poz-pozik utziz.

Publikoak esker onez entzun zituen Aitorren azalpenak, eta oso positiboa iruditu zitzaien gizonek ere erakundeek eskaintzen dizkieten kontziliazio-neurriak hartzen hastea. Hori dela eta gonbidatu zuten Mutualia, erreferentzia bat delako.

Lotutako berriak