Gaur, irailak 17, Pazientearen Segurtasunerako Munduko Eguna da, eta Mutualiak bat egin du Pazientearen Segurtasuna osasun arloko lehentasuntzat har dadin OMEk sustaturiko kanpainarekin.
OMEren datuen arabera, “diru-sarrera handiko herrialdeetan, 10 pazientetik batek kalteren bat izaten du ospitalean igarotako denboran. Akatsen edo kontrako efektuen ondorio izan daitezke halako kalteak, eta halakoen % 50 prebenitu egin daitezke”.
Mutualian, Pazientearen Segurtasunerako Plana lantzen jarraitzen dugu, laguntza-kalitate hobea eskaintzeko, gure pazienteei ematen diegun osasun arretarekin lotutako kalteak murriztuz, eta erakundearen, gure profesionalen eta pazienteen euren konpromisoa batuz.
Lan-ildo horretan, hiru dira gure funtsezko estrategiak:
1.- Pazientearen Segurtasunaren alorreko kultura, prestakuntza eta ikerketa sustatzea.
2.- Pazientearen Segurtasuna laguntzaren jardueran gehiago txertatzea, praktika kliniko seguruak ezarriz eta OMEk proposatutako estrategia nagusiekin bat eginez.
3.- Pazienteen eta ingurukoen parte-hartzea sustatzea, profesionalen eta pazienteen foku-taldeak sortuz, jarraipenerako eta osasun heziketarako.
2008an, Pazientearen Segurtasunerako 1. Planari ekin genion Mutualian, eta aitzindariak izan ginen hainbat ziurtagiri lortzen:
- 2013: Pazientearen Segurtasunerako Arriskuak Kudeatzeko UNE 179003 ziurtagiria
- 2016: Osasun Laguntzarekin lotutako Infekzioak Zaindu, Prebenitu eta Kontrolatzeko Sistemaren UNE 179006 ziurtagiria
- 2017: Informazioaren Segurtasunaren ISO 2017 ziurtagiria
- 2018:
- Bezeroen Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria
- Laguntzaren kalitatearen bikaintasuna egiaztatzen duen QH*** egiaztagiria
Mutualian Pazientearen Segurtasunaren alde lanean jarraitzen dugu, helburu argi batekin: osasun laguntza segurua eta kalitate onekoa eskaintzea.
