Mutualiak bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte gauzatuko da egitasmoa, eta 11 egun horietan hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea posible dela frogatzea du xede.
Gaur-gaurkoz 126 lagunek eman dute izena Mutualian, horietatik 66k Ahobizi gisa eta 60k Belarriprest bezala.

