Semana Europea de la Prevención de Residuos 2023
Itzuli

Mutualia ez da biltzen uzten

EWWR (European Week for Waste Reduction) erakundearen Zuzendaritza Batzordeak bultzatutako Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen leloa “Ez zaitez biltzen utzi“. 
 

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea azaroaren 18tik 26ra egingo da aurten, eta Europan hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-ekintzak kontzientziatzeko, sustatzeko eta ezartzeko helburuarekin sortzen da

Euskadin, 10 pertsonatik ia 9k uste dute erosketa-erabakiek enpresek modu arduratsuagoan ekoiztea eragin dezaketela,ekonomia zirkularrari eta hondakin-kudeaketari buruzko herritarren pertzepzioaren gaineko azterlanean jasotako emaitzen arabera. Azterlan hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen, Ihobe sozietate publikoak eskatuta. Azterlanaren helburua zen ekonomia zirkularrari eta hondakinen sorrera eta kudeaketari dagokienez euskal herritarren iritzia eta ohiturak ezagutzea. Adostasun gehien lortu duen gaiari dagokionez, pertsonen %98k uste du ingurumena oso edo nahiko garrantzitsua dela bizi-kalitatearentzat. EAEko herritarren % 95ek uste du ezinbestekoa dela kontsumo-maila murriztea, ingurumena honda ez dadin. (Iturria: Ihobe

Mutualiak ingurumen-inpaktua murriztera bideratutako hainbat eta hainbat ekintza egiten ditu, eta aurten ere ekimen horrekin bat egiten du, bere langileei zuzendutako hainbat ekintza sustatuz, 3Rak Murrizteko, Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko beharrari buruz sentsibilizatzeko. 

Garapen Jasangarriko Batzordea da horrelako ekintzak sustatzen dituena, pertsonei eguneroko ekintzek GJHak lortzen nola laguntzen duten jakinarazteko eta inplikatzeko helburu nagusiarekin. 

Lotutako berriak