Joan den urriaren 2an aurkeztu zen GJHen aldeko Euskal Aliantza, 55 erakundek sinatua, gaur egun 56 Mutualiaren atxikimenduarekin, 2030 Agenda garatzen laguntzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak zuzendu zuen ekitaldia.
Mutualiak parte hartu zuen aurkezpen-ekitaldian, eta 2030 Agenda mutuan inplementatzen izan duen esperientzia azaldu zuen, beste hiru enpresarekin batera: Fagor, A&B Laboratorios eta Elhuyar.
Lorena Aguirregabiria Mutualiako Garapen Jasangarrirako Batzordeko arduradunak azaldu zuen Mutualian zer-nolako garrantzia eman zaion jasangarritasunari, eta 2004tik gaur arte lortutako alderdi batzuen berri eman zuen: Mundu Hitzarmeneko 10 printzipioetara atxikitzea, jasangarritasun-memoriak egitea, Mundu Hitzarmeneko 17 GJHetara atxikitzea Garapen Jasangarriaren aldeko Mundu Aliantza indartzeko, Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030 ekimenera atxikitzea, etab.
Lorpen nagusia izan da, zalantzarik gabe, jasangarritasuna mutuaren estrategian txertatzea eta Garapen Jasangarrirako Politika lantzea; politika hori betearazteko, Garapen Jasangarrirako Batzordea eratu zen 2019an.
Garapen Jasangarrirako Batzordeak zenbait ekintza identifikatu, aztertu eta abiarazi ditu 17 GJHei eragiten dieten jarduera eta inpaktuak identifikatzeko eta, bereziki, Mutualiarekin lotura duten GJHak lehenesteko; gure interes-talde guztiek parte hartu dute lan horretan.
Gaur egun, Euskal erakundeentzako gida praktikoan oinarrituta, Mutualiak identifikatuta dauka zer helburutan eragiten duen. Eusko Jaurlaritzak jarri du tresna hori euskal erakundeen eskura. Gida horri esker, mutuak identifikatu ahal izan du zer helbururi eragiten dien, eta, hala, hemendik eta 2030era lehenetsi diren GJHetan aurrera egiteko proiektuak definitu eta ekintzak ezarri dira, eta egindako aurrerapena neurtzeko aukera ematen duten adierazleak zehaztu dira.


