dia de la tierra
Itzuli

Mutualia, jasangarritasunaren aldeko ekintzekin konprometituta 

Apirilaren 22an, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, ingurumena zaintzearen garrantzia gogorarazteko egun bat. Lehen aldiz 1970ean ospatu zenetik, karbono gutxiko mundu bateranzko trantsizioa sustatzeko eta berotze globalarekiko sentsibilizatzeko deia izan da egun hori. 

lurraren eguna

Jasangarritasuna erantzukizun bat dela ulertzen du Mutualiak. Gure konpromisoa da neurriak hartzen jarraitzea, etorkizuna garbiagoa eta jasangarriagoa izan dadin, bereziki ingurumenaren arloan. 

Zer egiten dugu horren alde? 

  1. Berotegi-efektuko gas-isurpenak murriztu 
  • Teknologia eraginkorragoak eta jasangarriagoak ezartzen ditugu gure zerbitzu eta eraikin guztietan, eta, horri esker, gure ingurumen-inpaktua murritz dezakegu, eta gure eraginkortasuna hobetu. Hor sartzen dira, besteak beste, berokuntzaren eta aire girotuaren kontsumoa kontrolatzea. 
  • Gehiago ekoizten dugu baliabide gutxiagorekin eta ingurumen-inpaktu txikiagoa eraginez. 
  1. Energia berriztagarriak erabili 
  • Energia berriztagarriak erabiltzen ditugu iturri ez-berriztagarrien ordez; horrek ingurumen-onura ugari ditu, hala nola berotegi-efektuko isurpenak murriztea, kutsadura gutxitzea, jasangarritasuna handitzea, tokiko garapena sustatzea eta independentzia energetikoa areagotzea. 
  • Ikuspegi integral eta konpromiso jasangarri horrek barnean hartzen du langileak sentsibilizatzea. 
  1. Baliabideak eraginkortasunez erabili 
  • Eskuragai dauden baliabideen erabilera optimizatzen dugu, ahalik eta gutxien xahutuz lortzeko emaitzak; besteak beste, uraren kontsumo arduratsua eta erosketa arduratsua sustatzen ditugu. 
  • Ahalik eta baliabide gutxien erabiliz errendimendu maximoa lortzen dugu; funtsezko helburua da hori epe luzera arrakasta izateko eta jasangarritasuna lortzeko. 
  1. Ekonomia zirkularra 
  • Ekonomia linealak baliabide-eskasiara eta hondakin-kantitate handiak sortzera garamatza, eta horrek ingurumen-inpaktu jasanezina eragiten du. 
  • Gure instalazioetan, sortutako hondakinak bereizten eta kudeatzen ditugu, eta beste bizitza bat ematen diegu baztertutako edo alde batera utzitako ondasunei. 
  1. Hornitzaileekiko lankidetza 
  • Jasangarritasunarekiko gure konpromisoak berekin dakar gure erosketa- eta kontratazio-prozesu guztietan ingurumen-irizpideak ezartzea; hortaz, funtsezkoa da gure hornitzaileekin elkarlanean aritzea. Adibidez, ekipamendu informatikoa hornitzeko espedientean, eskaintzen dizkiguten ekipamenduen ingurumen-balioa frogatzen duten ziurtagiriak edo ezaugarriak aurkezteko eskatzen diegu enpresa lizitatzaileei. 
  • Askotariko alderdiak baloratzen dira; besteak beste, energia aurrezteko aukera ematen duten funtzionamendu-moduak, beroa disipatzeko ezaugarri onenak, eta substantzia kaltegarrien isurpen-maila txikiak. Hala, ingurumen-inpaktu txikiagoa izatea bermatzen da. 

Lotutako berriak