Mutualiak, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko konpromisoarekin bat eginik, hezkuntza inklusibo, ekitatezko eta kalitatezkoaren alde egiten du, eta ikasteko aukerak sustatzen ditu.
Zergatik da garrantzitsua hezkuntza?
NBEk 4. GJHan jasotzen duen gisan, hezkuntza funtsezkoa da beste GJH batzuk lortzeko. Pertsonek kalitatezko hezkuntzarako irispidea dutenean, pobreziatik atera eta lanpostu hobeak lor ditzakete. Horrela, desberdinkeriak murrizten eta genero-berdintasuna lortzen laguntzen da. Eta jendea ahalduntzen da, bizimodu osasuntsuagoa eta jasangarriagoa izan dezaten. Hezkuntza funtsezkoa da, orobat, pertsonen arteko tolerantzia sustatzeko, eta gizarte baketsuagoak sortzen laguntzen du.
Nola laguntzen du Mutualiak?
- xedeak (4.4 eta 4.a)
4.4 xedea Enplegua, lan duina eta ekintzailetza eskura izateko behar diren gaitasunak dituzten gazte eta helduen kopurua nabarmen handitzea.
- Hitzarmenak unibertsitateekin eta LHko ikastetxeekin. Erakundeko arlo guztietan ikasleak hartzea praktikak egiteko.
- Pertsona guztientzako prestakuntza-plana, erakundeak konpomisoa duen gai espezifiko eta orokorrak barne hartuz: ingurumena, arrisku penalen prebentzioa, etika, berdintasuna, jasangarritasuna…
- BOGA proiektua: barneko liderren prestakuntza lantaldeei eragiteko.
- Euskara-taldea: prestakuntza lanerako hizkuntza gisa erabiltzeko eta euskal hiztunen beharrak asetzeko.
- Gaztea proiektua: lehen sorospenetako trebakuntza eta praktikak DBHko ikasleentzat
- Educator proiektua: lan-istripu bat gertatzen denean nola jokatu jakiteko trebakuntza langileentzat eta enpresentzat.
4.a xedea Ikaskuntza-ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak eraikitzea eta egokitzea, bizitza osoko ikaskuntza-inguruneak kontuan hartuta.
- 5S metodologia hedatzea
- Kode Etikoan trebatzea
- Osasunaren kudeaketa partekatua
- Educator proiektua
- Era guztietako tratu txarrei amaiera ematea: Osasun-arloko langileen aurkako erasoen eskuliburua

