Itzuli

Mutualia, Laguntza Kalitaterako Espainiar Elkartearen Batzarrean

Laguntza Kalitaterako Espainiar Elkartea (SECA) XXXVI. Batzar nazionala ospatzen ari da Burgosen atzotik hasi eta bihar bitarte. Mutualiak, beste erakunde batzuekin batera, saio tekniko eta mahai tematiko batean parte hartuko du, eta, gainera, lau komunikazio aurkeztuko ditu.

Batzar hauetan izan dugun parte-hartzea, ekarpen zientifikoarekin betiere, iraunkorra izan da azken urteotan; izan ere, laguntza kalitatean gertatu diren azken aurrerapenak ezagutzeko aukeratzat hartzen dugu, beste erakundeen jardunbide egokietatik ikasi, eta, aldi berean, Mutualiarenak zabaldu.

Mutualiaren parte-hartzea edizio honetan:

SAIO TEKNIKOA I.7. Laneko mutualitateen laguntza kalitatea, ikuspuntu eta ebaluazio tresnak eta hobekuntza. Victor Etxenagusiak “Laguntza jardunbideetan erabiltzaileen parte-hartzea” azalduko du. Mahai berean parte hartuko dute Miguel Hernández Unibertsitateko J.J. Mirak, MC Mutualeko M. Planak, Fremapeko F. Bárezek, Ibermutuamurreko V. Sanzek eta MC Mutualeko R. Manzanerak.

MAHAI TEMATIKOA C.3. Pertsonak&Profesionalak. Erakundeko pertsonen kudeaketa, gakoak, ibilbideak eta arrakasta izan duten kasu batzuk. Miren Fernándezek txostengile gisa parte hartuko du, Osakidetzako Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko I. Gallego eta Toledoko Ospitale Guneko M.A. Mañezekin batera. Moderatzaile moduan, Gaztela eta Leongo Osasun Erregionaleko gerente M.J. Pérez Boillos ariko da.

Era berean, lau komunikazio aurkeztuko dira:

ZEINUKA, ZEINUEN HIZKUNTZA PAZIENTEAREN ETA PROFESIONALAREN ARTEKO KOMUNIKAZIO ONA ZIURTATZEKO TRESNA MODUAN.

Egileak: G. Olea, A. Apesteguía, G. Claveria, N. Gardeazabal, I. Elorduy.

EKITALDIEN JAKINARAZPEN SISTEMA: ZER INFORMAZIO ESKAINTZEN DIGU?

 Egileak: C. Marino, P. Arrien, L. Sainz de Vicuña, M. Ulibarrena, G. López, V. Echenagusia.

GOMENDATZE INDIZE GARBIA: PAZIENTEEN IRITZIZ, ERAKUNDE BIKAINA OTE GAREN BENETAN AZALTZEN DUEN NEURRIA.

Egileak: M.l Ulibarrena, J. Rodriguez Santurde, M.P. Diez Mora, V. Echenagusia, S. Urrutia, B. Herrero.

PAZIENTEEN SEGURTASUNAREN KULTURAK GURE ERAKUNDEA HANDITZEN DU.

Egileak: M. Ulibarrena, L. Sainz De Vicuña, I. Garcia-Alonso, P. Lledó, M. Gutierrez.

Lotutako berriak