
2016ko uztailaren 5ean AENORek osasun-arretarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko arriskuen kudeaketa-ziurtagiria eman dio Mutualiari, haren kudeaketa-sistema UNE-179006:2013 arauaren araberakoa dela aitortuz eta frogatuz.
Horrelako ziurtagiri bat lortzeko, oso lan teknikoa eta jarraitua egin behar da. 2008an ekin genion lan horri, Pazienteen Segurtasuneko Mutualiaren I. Planarekin.
Lan horrek 2013an lortu zuen lehen saria: Pazienteen Segurtasun Arriskuen Kudeaketari buruzko 179003:2013 UNE araua, hain zuzen. Horrela, Mutualiak arretaren kalitatearekin eta pazienteen segurtasunarekin duen konpromisoa aitortu zuten.
2016ko uztailean, Mutualiak AENORekin UNE 179006:2013 ziurtagiria lortu du gure ospitaleetan osasun-arretarekin lotutako infekzioak zaindu, prebenitu eta kontrolatzeko sistemaren aitorpen bezala, eta estatu guztian ziurtagiri hori lortu duen lehen erakundea da horrela.
Lan horren guztiaren onuradun nagusiak gure pazienteak izango dira, sektoreko kalitate handieneko osasun-laguntza seguruago bat bermatzen baitiegu.
Ziurtagiri horiek lortzearekin bat, Mutualiak aurretik ere bazituenak berritu ditu, etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa indartuz.
Mutualiaren taldea osatzen dugunon abangoardismo, profesionaltasun eta efizientziaren seinale.
