Mutualiaren sariketaren helburua laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako proiekturen bat burutu duten Mutualiako enpresa kidetuak eta langile autonomoak aitortzea da.
Bi urtean behin ematen den saria Mutualiako enpresa kidetuei, langile autonomoei zuzenduta dago, baldin eta laneko arriskuak prebenitzeko ikerketa-, berrikuntza- edo garapen teknologikoko proiektuak aurkezten badituzte. Proiektuak askotariko prebentzio-ekintzei buruzkoak izan daitezke, besteak beste: produktuak, sistema edo tresna berriak, ikasteko materiala, irtenbide teknologikoak, metodologiak, kudeaketan laguntzeko baliabideak edota erakundeko edo enpresako lan-baldintzak hobetzen lagun ditzaketen bestelako ekintzak.
Aurten, lehenengo aldiz, Mutualiak sari berri bat eman nahi du: sexu jazarpenaren prebentzioan esfortzua eta praktika egokiak egindako enpresak saritu nahi ditu. Horretarako, prebentzio prozedurarik hoberena burutu duen enpresa akzesit batekin ezagutaraziko da; prozeduraren helburua izango da lantokian ematen diren sexu eta sexista diren jazarpenei aurre egitea eta bere aplikazioa.
Proiektuak Mutualiaren Zuzendaritzako eta Prebentzio Saileko, Osalaneko eta Confebaskeko kidez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Aurkeztutako proiektua ez ezik, horren ezarpena eta emaitzak eta enpresaren prebentzio-ibilbidea ere balioztatuko ditu. Saritutako pertsonek eta enpresek diploma eta Carlos Ciriza artistaren «Punto Central» izeneko eskultura bana jasoko dituzte.
Hautagaitzak aurkezteko epemuga 2016ko martxoaren 14a da. Parte hartzeko, bete hemen argitaratutako formularioa.
Sariketaren oinarriak edo bestelako informazioa kontsultatzeko, sartu www.mutualia.es webgunean edo bidali mezu elektroniko bat prevencion@mutualia.es helbidera.