Dibulgazio-ekintza
Osasun agintarien protokoloari eta gomendioei jarraituz, maiatzaren 8rako aurreikusitako Segurtasun eta Osasun Eguneko ekitaldia Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astera atzeratuko dugu, aste hori urrian izango baita.
Hori dela eta, Mutualia Sarirako hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 30era arte luzatuko dugu.
Era berean, udako hilabeteak baino lehenagoko dibulgazio-ekintza guztiak bertan behera utzi, eta/edo irail, urri eta azarorako atzeratuko dira.
Gogoan izan eskura duzuela online Campusa.
Ireki da Mutualia Sarien edizio berrirako hautagaitzak aurkezteko epea.
- LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO BERRIKUNTZAREN SARIA
- BERDINTASUNA ENPRESAN SARIA

Mutualiak MUTUALIA SARIAREN 9. Edizioa antolatu du laneko berdintasuna, segurtasuna eta osasuna sustatzeko.
Sariek bi kategoria dituzte:
- PREBENTZIOKO BERRIKUNTZAREN SARIA. Bertara aurkezteko proiektuetan garatu ahal izango dira edozein prebentzio esku-hartze, sistema edo tresna berritzaile, irakasteko material, baliabide teknologiko, kudeaketa metodo eta abar, edo enpresetako pertsonen eta horien ingurunearen antolakuntza, laneko baldintzak eta ongizatea hobetzen laguntzeko bestelako jarduera bat.
- BERDINTASUN SARIA. Bertara aurkeztutako proiektuetan garatu ahal izango da enpresan eta haren inguruan sexu arrazoiek eragindako diskriminazio tratuak prebenitzen eta genero berdintasuna hobetzen laguntzeko balioko duen prebentzio, prozedura, metodologia edo bestelako edozein esku-hartze.
Enpresa hautagaiek 2020ko martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dituzte beren proiektuak.
Informazio gehiago: jar zaitezte harremanetan Mutualiaren Prebentzio-aholkularitzarekin