mutualia-sariak
Itzuli

Mutualia sarien X. Edizioa

MUTUALIA SARIEN X. EDIZIORAko hautagaitzak aurkezteko epea ireki da. Sari horiek CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALANekin batera antolatu dira, eta laneko segurtasuna eta osasuna eta enpresako aniztasuna sustatzea dute helburu.

Sariek bi kategoria dituzte:

  • LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ARLOko BERRIKUNTZAREN SARIA

Enpresetako eta inguruneko pertsonen antolakuntza, lan-baldintzak eta ongizatea hobetzen laguntzeko balio duten proiektuak aurkeztu daitezke, hau da, edozein esku-hartze prebentibo, produktu, sistema, tresna, irakaskuntza-material, soluzio teknologiko, kudeaketa-metodologia edo edozein jarduera berritzaile garatzen duten proiektuak.

  • ENPRESAKO ANIZTASUNAREN SARIA

Aurkeztutako proiektuek edozein esku-hartze prebentibo, prozedurazko, metodologiko eta abar garatu dezakete, lan-ingurunean aniztasunaren kudeaketa hobetzen laguntzeko. Proiektu horien helburua izango da lan-baldintzak egokitzea erakundea osatzen duten pertsonen ezaugarrietara, eta laguntzea ez dadin pertsonen arteko diskriminaziorik izan generoagatik, adinagatik, arrazagatik, hizkuntzagatik edo dibertsitate funtzionalagatik, besteak beste.

Aurkeztuko diren enpresek 2025eko otsailaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte proiektuak.

Mutualia Sarien bi kategorietako edozeinetan finalista diren enpresa eta/edo langile autonomoek Mutualia Sarien banaketa-ekitaldian aurkeztuko dituzte jendaurrean beren proiektuak, 2025eko martxoaren 25ean, Mutualiak 125 urte betetzen dituen egunean. Ekitaldi horretan, proiektuak baloratuko dira, proiektu irabazleak aukeratuko dira eta sariak banatuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin.

2025 Mutualia Sariak

Lotutako berriak