
- 75.000 pertsona inguruk jaso zuten osasun asistentzia, eta 100.000k baino gehiagok prestazioak kobratzeko aukera izan zuten.
- Osasun asistentzia jaso zutenen gogobetetasun indizea 8,61 izan da 10etik.
- Erabiltzaileen % 96,14 pozik edo oso pozik daude zerbitzuarekin.
“Mutualiak 1,28 € ematen dizkio euskal gizarteari jasotzen duen euro bakoitzeko”
Ignacio Lekunberri
Mutualiak, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko Mutuak, Ohiko Batzar Nagusia egin du, eta 2019ko ekitaldiari dagokion balantze ekonomikoa eta jarduera onetsi ditu. 2019an, 12 milioi euroko emaitza izan du; 335,7 milioi euroko sarrerak izan ditu kuoten bidez, eta, prestazioei dagokienez, 202,7 milioi euroko guztizko gastua izan du, eta horietatik 190 EAEko langileei ordaindu zaizkie. Gainera, 2019ko ekitaldian, 1 milioi euro eman zituen behar bereziko egoeran dauden pertsonentzako laguntzetan.
2019ko ekitaldian asko igo da kontingentzia arruntengatiko prestazioen kopurua, eta hori zuzenean dago lotuta bajen igoerarekin; horrek arriskuan jartzen du mutualitateen sektorearen bideragarritasuna. Ildo horretatik, Urtsa Errazti Mutualiaren presidenteak bere hitzartzean nabarmendu zuen “kontingentzia arrunten ondorioz, mutualitateen sektorea egiturazko defizit batean dagoela, eta, Ministerioak aurten bertan neurririk hartu ezean, arriskua eragin dezakeela publiko-pribatuaren arteko elkarlan-ereduan, zeinak 50 urtetik gorako esperientzia arrakastatsua duen”. Bestalde, Ignacio Lekunberri Mutualiaren zuzendari kudeatzaileak adierazi zuenez, “Mutualiak 1,28 € ematen dizkio euskal gizarteari jasotzen duen euro bakoitzeko”, kontabilitate sozialeko eredu baten arabera.
Oraingoan, COVID-19aren pandemiak eragin duen egoera ezohikoaren ondorioz, ekitaldia segurtasun protokolo zorrotz bati jarraikiz egin da eta edukiera mugatuarekin, eta, urtero legez, ingurumenarekin lotutako neurriak hartu dira ekitaldia diseinatu eta antolatzeko, Erronka Garbia metodologian oinarrituta. Ekitaldiak egitearekin lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen duen prozedura da Erronka Garbia.
Dokumentazioa
- 2019ko Gobernu Korporatiboaren txostena
- 2019 Urteko Kontuak (gaz)
- Inbertsio Batzordearen txostena 2019 (gaz)
- 2019 Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak (Ondare Historikoaren kudeaketa) PDF Formatuan (Gaz)
- 2019 Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak (Gizarte Segurantzaren patrimonioaren kudeaketa) PDF Formatuan (gaz)
