junta-mutualia-2019-7
Itzuli

Mutualiak 164 milioi euro bideratu zituen Euskadiko prestazioak ordaintzeko

  • Prestazioren bat jaso zuten pertsonen gogobetetze-indizea 8,5ekoa izan zen, 10etik. 
  • Mutualiak, batez beste, 12,11 baja-egun ordaindu zituen, babestutako langile bakoitzeko. 
junta-mutualia-2019-7

Donostia, 2019ko uztailaren 29a 

Mutualiak, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. mutualitateak, Ohiko Batzar Nagusi Orokorra egin du, eta, bertan, 2018ko ekitaldiko ekonomia-balantzea eta jarduera onetsi dira. 15,6 milioi euroko emaitza lortu da, eta kuoten sarrerak 301,9 milioi eurokoak izan dira. Prestazioengatiko guztizko gastuari begira, 174,5 milioi eurokoa izan da, eta, horietatik, 164 milioi eman zaizkie EAEko langileei. Horrez gainera, 2018ko ekitaldian zehar, 1,15 milioi euro bideratu zituen premia bereziko egoeran zeuden pertsonei laguntza emateko. 

2018ko ekitaldian, nabarmen egin dute gora gertakizun arruntagatiko prestazioek, eta horrek lotura zuzena du bajen hazkundearekin, zeina arriskuan jartzen ari den mutualitateen sektorearen bideragarritasuna. Ildo horretatik, Mutualiaren presidente Urtsa Erraztik honako hau nabarmendu du bere esku-hartzean: “ideia ona izango litzateke mutualitateek modu hedatu eta sakonean parte hartzea gure sektorearen etorkizuna definitzeko orduan”. Bestalde, Mutualiaren zuzendari kudeatzaile Ignacio Lekunberrik honako hau adierazi du: “Mutualiak gizartean zilegitasun handiagoa izatera bideratu behar dugu estrategia”. 

Mutualiaren Pakea klinikako areto nagusian egindako Ohiko Batzar Nagusia amaitutakoan, “Mutualiak honekin egindako elkarrizketak: …” izeneko saio bat egin da. Bertan, ADEGIren idazkari nagusi José Miguel Ayerzak Euskal Herriko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzako lurralde-zuzendari Carlos Emilio García Martín hitz egin du, eta honako hau nabarmendu du: “Gizarte Segurantzarekiko iruzurraren kontrako borroka lehentasuna izaten jarraituko du ikuskatzailetza-sistemarentzat, bereziki lanaldi handiagoak, zenbait sektoretan gutxiago kotizatzea eta autonomo faltsuak ezkutatzen dituzten lanaldi partzialeko kontratuei dagokienez; arreta berezia eskainiko zaie plataforma digitalen bidez lan egiteko modu berriei”. 

Beste urte batez, Batzar Nagusiak ingurumen-neurriak jaso ditu bere diseinu eta antolaketan, Erronka Garbia metodologiari jarraikiz; hain zuzen ere, prozedura horrek ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du, ekitaldiak egiteari dagokionez. 

Lotutako berriak