mutualia inteligencia artificial
Itzuli

Mutualiak adimen artifizialeko soluzio bat ezarri du erradiodiagnostikoan laguntzeko

Adimen artifiziala (AA) erakundeek eguneroko erronkei aurre egiten dieten modua aldatzen ari da, eta bizkor, gainera.  

Osasun-arloan, erradiografietan hausturak goiz atzematen izan du eraginik handiena adimen artifizialak, besteak beste.  

Mutualiak erradiografietan hausturak atzemateko adimen artifizialeko soluzio bat ezarri du: BoneView. Hauek dira soluzioaren ezaugarri nagusiak: 

  • Hausturak atzemateko sentikortasun handia du, % 95 baino handiagoa; beraz, oso fidagarria da hausturarik ez dagoela ziurtatzeko.   
  • Maiz samar, erradiografietan hausturak ez dira nabaritzen; sistema honekin, % 30 gutxiago geratzen dira detektatu gabe. 
  • Erradiografiak irakurtzeko denbora % 35 gutxitzen du.  
  • Oso erraz erabiltzen da, modu erabat automatizatuan. Analisiaren emaitza bi minuturen buruan ematen du, eta sendagileak emaitza hori baloratu besterik ez du egin behar. 
  • Hausturez gain, luxazioak, giltzadurako isuriak eta hezur-lesioak atzematen ditu. 

 

Ebidentzia zientifikoa 

Eraginkortasun klinikoa zenbait ikerketa klinikoren bitartez frogatu dute, eta ikerketa horiek aldizkari zientifikoetan argitaratuta daude (25 artikulu). Artikulu horietako batek Margulis Award saria jaso zuen 2022an. Sari hori Ipar Amerikako Erradiologia Elkarteak (RSNA) ematen du urtero, erradiologiari buruzko artikulu garrantzitsuenak aintzatesteko. Gainera, gailu medikoetarako CE marka du, eta FDAk onartu du; beraz, bat dator pazienteen segurtasun-estandarrekin. Softwarea aitzindaria da merkatuan, eta 800 erakunde publiko eta pribatutan baino gehiagotan ezarri da, 30 herrialdetan. 

 

 

 

Nola funtzionatzen du? 

 
Oso erraza da, dena automatikoa baita. Erradiografia bat egiten den bakoitzean, sistemak irudia adimen artifizialaren bidez aztertzen du, eta interesgarriak izan daitezkeen guneak lauki hori batekin markatzen ditu.  

Osasun-langileak bi irudi ditu egindako erradiografia bakoitzeko: jatorrizkoa eta adimen artifizialarekin aztertutakoa. AAk ez du jatorrizko erradiografia aldatzen, erradiografiaren kopia bat egiten du, eta, haustura edo lesioren bat egon daitekeela uste badu, gune hori lauki hori batekin seinalatzen du. Bi irudiak artxibatu egiten dira, eta, hala, osasun-langileak behar duen guztietan kontsultatu ditzake. 

Erradiodiagnostikoan AA aplikatzeak fidagarritasuna eta segurtasuna handitzen ditu, eta diagnostikoa zehatzagoa da, errore-marjina txikiagoa baita. Aurrerapen handia da osasun-langileentzat, diagnostikoa egiten laguntzen duelako, eta baita hobekuntza garrantzitsu bat ere pazienteentzat. 

 

Lotutako berriak