Itzuli

Mutualiak apirilaren 28a ospatuko du, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna.

Aurtengo leloak, Belaunaldi Segurua & Osasungarria, langile gazteen segurtasuna eta osasuna hobetzeak eta haurren lanaren fenomenoa behin betiko desagertzeak zer garrantzi duten azpimarratuko du.

Mutualiak XV. Argazkilaritza Lehiaketako sariak eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko 0Bidean aitorpena banatuko ditu, eta 8. Mutualia Sarien deialdia egingo du. 

Aurten, kanpaina bateratua abiarazi da Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren eta Haurren Lanaren kontrako Munduko Egunaren harira, langile gazteen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta haurren lana behin betiko desagerrarazteko.

Mundu osoan, 15 eta 24 urte bitarteko 541 milioi langile gazte daude (horien artean, lan arriskutsuetan ari diren 37 milioi neska-mutiko), hau da, munduko langileriaren % 15. Kolektibo horrek 25 urtetik gorako langile helduek baino % 40 lesio ez-hilgarri gehiago izaten dituzte lanean.

Mutualian gure ekarpentxoa egin nahi dugu egoera hori hobetzen laguntzeko; adibidez, ikastetxeekin lankidetza-proiektuak abiaraziz (esate baterako, Mutualia Gaztea proiektua) eta Prebentzio Begiradak izeneko gure erakusketa utziz.

Mutualiak ekitaldi bat antolatu du apirilaren 28rako. Bertan izango dira XV. Argazkilaritza Lehiaketaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko 0Bidean ekimenaren irabazleak, eta Ricardo Franco Vicario doktoreak ere parte hartuko du, «Laneko estresa eta horren ondorio immunologikoak» izeneko hitzaldi interesgarri batekin.  Ekitaldiaren amaieran 8. Mutualia Sarien aurkezpena egingo da. 

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguneko ekitaldia:

2018ko apirilaren 27a

Yimby Sota aretoa,

On Diego Lopez Haroren Kale Nagusia, 45. Bilbo

Guztioi egiten dizuegu egun berezi hori ospatzeko gonbita.

Lotutako berriak