
Joan den uztailaren 20an, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren areto nagusian, Madrilen,Curriculum Vitae Anonimoa diseinatzeko, ezartzeko eta baloratzeko proiektuan BAT EGITEKO ekitaldia egin zen.
MUTUALIA enpresa sinatzaile gisa joan zen protokolo sinatua eta diploma entregatzeko ekitaldira. Zerbitzu eta Berdintasuneko Estatu Idazkari Mario Garcés Sanagustín izan zen ekitaldiko buru.
Horrekin, Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutuak, lana eskuratzeko hautaketa-prozesu despertsonalizatuak edo curriculum vitae anonimoa edo itsua ezartzeko proiektua bultzatzen du. Horretarako, interesa duten erakundeen, gizarte-solaskideen edo enpresen eta Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren Estatu Idazkaritzaren artean protokolo bat sinatzea proposatu du. Helburua da langileak hautatzeko prozesuetan eta kontratazio-prozesuetan aldez aurreko alboratzeak eragoztea, desberdintasun-egoerak sor baititzakete.