international patient safety day
Itzuli

Mutualiak bat egiten du Pazientearen Nazioarteko Segurtasun Egunarekin

​Gaur egun medikuntzaren erronketako bat da osasun asistentzia segurua ematea gero eta ingurune konplexuagoetan.

Mutualian 10 urte daramatzagu pazienteen segurtasunaren estrategia lantzen.  Horren adibide ondorengo bi ebidentzia:

Gai honetan gure profesionalen kontzientziazio maila altua:

2009 eta 2017an inkesta egin genuen Mutualiako langileen artean pazienteen segurtasunaren kultura neurtzeko. Emaitzek adierazten digute gure kontzientziazio maila oso altua dela, Osasun Sistema Nazionaleko ospitaleen gainetik, halaber amerikar ospitaleen batez bestekoaren gainetik.

inkesta pazienteen segurtasuna

Pazienteen segurtasunari buruzko inkesta

 

Mutualia aitzindaria izan da pazienteen segurtasunaren ziurtagiriak lortzen.

2013an, UNE 179003 “PSerako Arriskuen Kudeaketa” ziurtagiria lortzen zuen lehen mutua izan ginen. 2016an, UNE 179006 “Ospitaleetan Osasun Arretarekin Erlazionatutako Infekzioen Kontrola, Prebentzioa eta Zaintze Sistemak” ziurtagiria lortu zuen Estatuko lehen erakundea izan ginen.

Lan horren guztiaren onuradun nagusiak, batez ere, gure pazienteak dira eta hauei Mutualiak osasun asistentzia segurua eta kalitate goreneko asistentzia eskaintzen die.

Pazienteen segurtasuna zaintzen duten pertsonen ilusio eta ekimenari esker lortzen dugu egindako lan bikain guztia, baita osasun profesionalen laguntzari esker ere, horiek eguneroko jardunean barneratu baitute zeinen garrantzitsua den pazienteen segurtasuna.

Lotutako berriak