exposicion miradas de prevencion mutualia
Itzuli

Mutualiak enpresen, prestakuntza-zentroen eta beste erakunde batzuen eskura jarri du “Prebentziozko Begiradak” argazki-erakusketa. 

Ikusizko zirrara handia eragiten duten 43 argazkik osatzen dute erakusketa, segurtasunari eta osasunari buruzko kontzientziazio-mezuek lagunduta. 

2004. urtean, oraindik ere Mutua Vizcaya Industrial ginela, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki Lehiaketaren 1. edizioa antolatu genuen, prebentzioaren kultura sustatzeko helburuarekin. Harrezkero, 3.200 argazki baino gehiago jaso ditugu; laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikuspegi oso gurea erakusten dute, baina oso askotarikoa eta iradokitzailea. Ikusizko artxibo handi horretatik, 2017an, lehen hautaketa bat egin genuen, “Prebentziozko Begiradak” argazki-erakusketa osatzeko, eta zabaltzen joan gara azken urteotan. 

Gaur egun, 43 argazkik osatzen dute “Prebentziozko Begiradak”; esaterako, titare bat eta orratz bat erakusten dituen argazki soil bat —istripuen prebentzioaren unibertsaltasunaren adierazgarri—, edo burutik oinetaraino babestuta garaiera beldurgarrietan edo galdategi batean metal-saldaren zipriztinen ondoan lanean ari diren pertsonen irudi zirraragarriak… Ikusizko iruditeria oso tresna indartsua da ikusleen arreta erakartzeko.  

43 argazkiekin eta laguntzen dieten mezuekin, Mutualiak laneko istripu eta gaixotasunen arazoetan finkatu nahi du gizartearen begirada, kontzientzia har dezagun eta barneratu dezagun lan-ingurune seguruago eta osasungarriagoak lortu behar ditugula guztion artean. 

“Prebentziozko Begiradak” eskuragarri dago enpresa mutualistentzat, zenbait formatutan, hala askotariko erakusketa-espazioetan erakutsi ahal izateko. Adibidez, Euskalduna Jauregian egon da erakusketa, Osalanek antolatutako Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarrean; bai eta bi enpresa mutualistatan ere; Euskaltelen eta EASO Politeknikoan, hain zuzen ere. 

Erakusketaren maileguari buruzko informazioa jasotzeko, jarri harremanetan Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin: prevencion@mutualia.eus 

Lotutako berriak