Heldu da uda, eta, honezkero, enpresa gehienek antolatuta dituzte langileen oporrak. Kasu askotan, garai honetan, jarduera jaitsi egiten da, eta, horrenbestez, mantentze-lanak egiteko baliatzen da sasoi hau, urtean zehar egitea zailagoa baita, eta, horrela, ekipamenduak prest egoten dira urtearen bigarren seihilekorako.
Mutualiak “Eraikinen mantentze-lanei buruzko eskuliburua” eguneratu du. Arlo hauei buruzko informazioa dago:
- Bezeroaren instalazioetan egin daitezkeen mantentze-lanak, bai eta instalazioak, lanerako ekipamenduak eta makinak behar bezala mantentzeko egin beharreko prebentzio- eta zuzentze-lanak ere.
- Halaber, xehatzen dira arriskuzko egoera edo faktore garrantzitsuenak, eta oro har kontuan hartu behar direnak, esate baterako: goietan egiten diren lanak, azalera beroekiko kontaktua, erregaiak gorde eta erabiltzea, konpresoreen erabilera, arrisku elektrikoak, kargak manipulatzea, jarrera behartuak, produktu kimikoen erabilera, eskuzko tresnen eta tresna elektrikoen erabilera, Legionellarekiko esposizioa (osasun instalazioetan)…
Horietan guztietan, ezinbestekoa da mantentze-lanen enpresaren eta instalazioen jabeen artean koordinazio lan egokia egitea; izan ere, koordinazioak erraztu egingo du arriskuen prebentzioa, bai mantentzearen arloko langileei bai hirugarrenei dagokienez.

