Itzuli

MUTUALIAK ETA GURUTZE GORRIAK BAT EGIN DUTE BOLUNTARIOTZA KORPORATIBOA BULTZATZEKO

Mutualiak eta Gurutze Gorriak lankidetza akordio bat sinatu dute boluntariotza korporatiboa sustatzeko. Ekimena Boluntalia Taldearen bitartez sortu da; izan ere, boluntariotza korporatiboaren bitartez, Mutualiako pertsonen artean beste errealitate batzuei buruz sentsibilizatu eta errealitate horiek sustatzeko xedearekin jaio da.

Boluntariotza korporatiboa enpresa batek sustatu eta laguntzen dituen jarduerek osatzen dute, bertako langileak –euren denboraren, gaitasunen eta talentuaren bidez– kausa, proiektu eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan sartu daitezen eta modu librean parte har dezaten.

Izenpetu den akordioari esker, Gurutze Gorriak Boluntalia Taldeari elkarrekin lan egiteko jarduerak helaraziko dizkio, zeintzuetan ez den profil profesional zehatzik behar, eta edozein pertsonak parte har dezakeen. Desgaitasuna duten pertsonei laguntzea, familiarik gabeko adineko pertsonei laguntzea, jostailuen kanpaina, ekitaldietan laguntza eskaintzea, adineko pertsona edo bikote linguistikoentzako alfabetatze digitala, besteak beste.

Lotutako berriak