Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Mutualiak prebentzio- eta jarduera-protokolo berria onartu du sexu-jazarpenari eta/edo sexuagatiko jazarpenari eta/edo sexu-indarkeriei eta/edo LGTBI pertsonen aurkako indarkeriari aurre egiteko.
Protokoloaren helburu nagusia da Mutualian sexu-jazarpeneko egoerak prebenitzea; horretarako, sentsibilizazioa, komunikazioa, prestakuntza eta pertsonen erantzukizuna azpimarratzen ditu.
Emakumeen aurkako indarkeria hezkuntzaren bidez eta haurtzarotik borrokatzen dela sinetsita, Mutualiak bat egiten du Emakunderen kanpainarekin. Kanpaina horrek gazteen sexu-hezkuntza pornografiaren esku uzteko arriskuaz ohartarazten du gizartea. Hau da kanpainaren leloa: “Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da”
Lotura:
https://www.emakunde.euskadi.eus/a25-2023/webema01-contentemas/eu/
Halaber, Mutualiak bat egin du Berdintasun Ministerioaren kanpainarekin. Horren helburua da erakustea gizartea nola aldatu den, urteetan zehar, indarkeria matxistako ekintzen inpunitateari dagokionez, bai eta isiltasuna nola hautsi den eta hura jasan duten emakumeei nola lagundu zaien eta nola eman zaien erreparazioa ere. Izan ere, gizarteak, oztopoak oztopo, eboluzionatu egin du indarkeria matxisten aurkako borrokan, eta, dagoeneko, ez dago prest baiezkorik gabeko jokabideak onartzeko.

