
2015eko ekitaldian, Mutualiak orotara 10.388.511 euro ordaindu dizkie emakume langileei, haurdunaldiko arriskuengatik eta edoskitze naturalagatik; hala, % 9,24 handitu da zenbatekoa 2014. urtearekin alderatuta. Era berean, prozesuen kopurua ere % 6,48 handitu da: 2014aren amaieran 1.512 ziren, eta 2015eko ekitaldiko denbora-tarte berean, berriz, 1.610.
Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzan jarduten duten mutualitateak haurdunaldiko arriskuez kargu egin zirenetik, 2007ko martxotik 2015eko abendura bitartean Mutualiarekin kidetutako enpresetako ia 10.000 emakume langilek baliatu zuten, eta urtetik urtera langile onuradunak ugaritu egiten dira. Honako grafiko honetan dago jasota eboluzioa:

Prestazioon helburua haurdun dagoen langilea eta umekia babestea da (haurdunen kasuan) edota emakumea eta haurra babestea (edoskitze naturalaren kasuan), baldin eta enpresan ez badago haurdunaldiarekin edota edoskitze naturalarekin bateragarria den lanposturik. Hori dela eta, lanpostuz aldatzea teknikoki edo objektiboki posible ez denean edota justifikatutako arrazoiekin arrazoiz exijitzerik ez dagoenean, lan-kontratua eten egiten da; etenaldi horretan, langileak Mutualiaren kontura subsidio bat jasotzeko eskubidea izango du.
Prestazioon zenbatekoa kontingentzia profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuneko oinarri arautzailearen % 100 izango da; gertakari horiek laneko istripuek eta gaixotasunek sorrarazitako enpresa-kuoten bidez finantzatzen dira.
Prestazioari eta eskatzeko izapideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure webgunea: www.mutualia.eus
SONIA GUTIERREZ GARCÍA. KONTINGENTZIA PROFESIONALETAKO PRESTAZIOEN ARDURADUNA
