Itzuli

Mutualiak IDIS fundazioaren QH ziurtagiria jaso du

Osasun-erakundeen asistentziaren kalitate eta segurtasun arloetako bikaintasuna baloratzen duen aintzatespen bat da

Mutualiak maiatz honetan QH (Quality Healthcare) ziurtagiria lortu du, izar bat, Osasunaren Garapenerako eta Integraziorako Institutua (IDIS) fundazioak osasun-erakunde nazionalek eta nazioartekoek asistentziaren kalitatearen bidean egindako ahalegina aitortzeko ematen duen aintzatespen bat.

Ignacio Lekunberri jaunak, Mutualiako zuzendari kudeatzaileak, aintzatespenarekin pozik zegoela adierazi zuen plaka jartzeko ekitaldian, Bilbon, IDIS fundazioko zuzendari nagusi Manuel Vilches jaunaren aurrean.

Ignacio Lekunberriren arabera, «asistentziaren kalitatearen aintzatespen hau jasotzeak poz handia ematen du, gure erakundeak zerbitzuaren bikaintasunaren alde egindako ahalegina eta horrek pazientearen segurtasuna hobetzeari eta osasun arloan ahal diren emaitza onenak lortzeari dagokienez esan nahi duen guztia berresten baitu. Prozesuak, prozedurak instalatutako hornidura teknologikoa, egiturak eta azpiegiturak hobetzea, zalantzarik gabe, gure balioekin lotuta dago: efizientzia, profesionaltasun, abangoardismo, hurbiltasun, talde-lan eta gardentasunarekin. Hasitako bide horretan jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, bezeroekiko harremanean gure balioak betetzea lortzeko asmoz».

Manuel Vilchesek, berriz, honakoa esan zuen bere hitzaldian: «Kalitatea, zentzurik zabalenean, gure pazienteei segurtasuna emateko eta erabilitako prozesu, protokolo eta prozedura diagnostiko eta terapeutikoetan emaitzarik onenak lortzeko bitarteko bat da. Horrek, zalantzarik gabe, gure paziente guztientzat eta beraien familientzat osasun-adierazle posible onenak lortzea dakar. Horregatik, aintzatespen hau oso lagungarria da asistentzia-prozesuan inplikatutako eragile guztientzat. QH ziurtagiriari esker, bai pazienteek bai senideek eredu berritzaile bat daukate, beraien prozesuaren jarraipen egokia egiteko beharrezkoak diren arreta eta osasun-laguntza zein zentrotan jaso nahi dituzten erabakitzeko oinarri gisa erabiltzeko».

QH ziurtagiria (Quality Healthcare) existitzen diren kalitate-sistemen ezaugarriak aintzat hartzen dituen eta erakunde bakoitzak kalitatearen bidean egindako ahaleginak adierazle bakarrean biltzen dituen sistema aitzindari eta berritzailea da, Europan parekorik gabea. Aintzatespen hori lortzeko, Mutualiak denborarekin lortu dituen kalitate-ziurtagiri guztiak biltzen dituen Kalitatearen Adierazle Sintetiko bat (KAS) sortu da. Datu horiek guztiak Ikuskaritza Batzorde batetik pasatu dira. Batzorde hori osasun-erakundeak lortutako maila, kasu honetan QH izarra, egiaztatu eta esleitzeaz arduratu da.

Site honetan, www.acreditacionqh.com izenekoan, QH ziurtapenari buruzko informazio guztia dago.

 

Lotutako berriak