Itzuli

Mutualiak irisgarritasunaren alorreko 5 izarreko DIGA ziurtagiria eskuratu du, Vitoria-Gasteizen duen ospitalean

Mutualiaren Erresoluzio Handiko Ospitaleak –Vitoria-Gasteizen kokatua– irisgarritasunaren alorreko 5 izarreko DIGA ziurtagiria eskuratu du; hain zuzen, adierazle honetan lor daitekeen bikaintasun mailarik altuena da. Irisgarritasunerako eta Erantzukizun Sozialerako Fundazioak sortu eta ematen duen bereizgarria da, eta IMQ nazioarteko ziurtagiri emailearen bermea dauka.

Maila honetako bereizgarria eskuratzeak esan nahi du zentro honek aniztasun funtzionaleko irizpideak –izan fisikoak, zentzumenezkoak zein kognitiboak– aintzat hartu dituela, hartara, edozein pertsona, haren egoera edozein izanik ere, erosotasunez, segurtasunez eta erabilgarritasunez mugitu ahal izateko.

Ignacio Lekunberri Mutualiako zuzendari kudeatzaileak jaso zuen 5 izarreko DIGA ziurtagiria eskuratu izana frogatzen duen plaka, Esther Bienes Pinedo Irisgarritasunerako eta Erantzukizun Sozialerako Fundazioaren presidentearen eskutik. Ekitaldia atzo, azaroaren 29an, egin zen, Erresoluzio Handiko Ospitalean. Han izan ziren Ignacio Rodríguez, IMQko zuzendari komertziala, eta Aurretik, Mutualiaren zentro horretan ibili ziren autoritateak.

Irisgarritasunarekiko duen konpromisoaren barruan, Erresoluzio Handiko Ospitaleak maila altuko hainbat prestazio eskaintzeko neurriak hartu ditu; esate baterako, egokitutako altzariak jartzea; indukzio-sistema mugikorrak jartzea, zentroaren edozein lekutan, entzuteko desgaitasuna dutenen beharrei erantzuteko; Auditoriumean, berriz, perimetrala ipini dute. Halaber, ukimen bidezko seinaleztapena ere jarri dute. Bestalde, Mutualiak irisgarritasuna txertatu du kudeaketa-sisteman; izan ere, laguntza ematen duten langileak prestatu ditu, besteak beste, komunikatzeko, ebakuazioan laguntzeko edo Auditoriumean egiten diren ekitaldietan laguntza emateko.

Ziurtagiri hau Mutualiak irisgarritasunaren alde egin duen apustu globalaren barruan dago; izan ere, 2014az geroztik, 17 zentrok eskuratu dituzte DIGA ziurtagiriak, eta horietako hiru 5 izarrekoak dira.

Lotutako berriak