- Urriaren 14tik 25era Kudeaketa Aurreratuaren Europako 30. Astea izango da.
- Euskal Autonomía Erkidegoko 100 erakundek baino gehiagok bat egin dute EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearekin
- Ekitaldi Nagusia Biltzarra izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 16an eta 17an

Europako Astearen barruan, bi ekitaldi formato daude: Biltzar bat urriaren 16an eta 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta gainerako egunetan, urriaren 14tik 25era, ekitaldi gehiago izango dira hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) banatuta. Horietan, industriaren, osasunaren, hezkuntzaren eta abarren arloko Kudeaketa Aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira. Edizio honetan, bi gai-multzo nagusi landuko dira, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituztenak: Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa, Pertsonak zaintzea eta leialtasuna.
Guztiera 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, hainbat formatutan (presentziala, streaming-a edo online), 60 erakunde antolatzaileren eskutik.
Era berean, Aste honetan antolatutako jardueren artean, aipatzekoa de EUSKALITek Mondragon Unibertsitateran laguntzarekin antolatutako “Kudeaketa laburrean” bideo-lehiaketan 8. edizioa, kudeaketa ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez, dokumentalen generotik, fikziora edo bideo korporatiboen errealizaziora hurbiltzeko.
Informazio gehiago: https://www.euskalit.net/semana/eus/index.php?set=eus
