Bizkaiko Ogasunaren egoitza elektronikoan informazio-komunikazio bat egin zen joan den martxoan, 2024ko uztailaren 1etik aurrera Batuz sistema ezarri behar duten zergadunentzat, eta sistemarekin aldez aurretik eta borondatez bat egin ez zutenentzat.
Batuz sistemara atxikitzeak aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonentzat, adibidez, prestazio horiek “fakturarik gabeko sarreren azpikapituluan” erregistratzeko betebeharra dakar.
Gure Bulego Birtualean Mutualiak ordaindutako prestazioen jarraipena egin dezakezue eta hiru hilean behingo ziurtagiriak eskuratzeko aukera ematen dizuegu.
Gainera, informazio fiskala zuzenean jaso dezazuen (Mutualiarekin harremana dutenak) Bulego Birtualean gune bat gaitu dugu datu fiskalak partekatzeko.
Gomendatzen dizuegu ordainketa zuzena eskatzen duten autonomoei gure Bulego Birtualean erregistratzeko eskatzea (web edo app)eta hauta dezatela informazio fiskala partekatzea.
