
Datorren apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunean, «Prebentziozko Begiradak» erakusketa irekiko zaio publiko orokorrari, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-aretoan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo).
Inaugurazio-ekitaldia hilaren 27an izango da, eta bertan izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui andrea, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso jauna eta Mutualiako Eraketa Zuzendaria Jorge Arbeiza jauna. Maiatzaren 25era arte egongo da irekita erakusketa.
Erakusketa laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion 31 argazkiko sorta bat da. Ikuspegi askotarikoa eta iradokitzailea, Mutualiaren Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketako azken 13 edizioetan parte hartu duten 1.400etik gorako argazkien artean jasoa.
2004an Mutua Vizcaya Industrialek Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketaren lehen edizioa abian jarri zuenetik, ehunka parte-hartzaileren erantzuna izan dugu hurrengo edizioetan. Lehiaketa xume bat izaten hasi zena, apirilaren 28a, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna, agerian jartzea eta zabaltzea helburu zuena, publikoa oro har eta argazkigintzan zale direnak bereziki erakarri dituen ekimen bihurtu da. Horiek milioika langileren egunerokotasunean dagoen eta, askotan, bakoitzaren lanaren ohikotasunagatik, nabarmendu gabe geratzen den gai bati begiratu diote. Baina, 31 argazkiko erakusketak askotariko lanetan prebentzioak duen garrantzia islatzen du, eta hori guztia edertasun eta sinbolismo handi batekin. Inaugurazio-ekitaldia hilaren 27an izango da, eta bertan izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui andrea, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso jauna eta Mutualiako zuzendari gerente Ignacio Lekunberri jauna. Maiatzaren 25era arte egongo da irekita erakusketa.
Erakusketa laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion 31 argazkiko sorta bat da. Ikuspegi askotarikoa eta iradokitzailea, Mutualiaren Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketako azken 13 edizioetan parte hartu duten 1.400etik gorako argazkien artean jasoa.
2004an Mutua Vizcaya Industrialek Laneko Arriskuei buruzko Argazki Lehiaketaren lehen edizioa abian jarri zuenetik, ehunka parte-hartzaileren erantzuna izan dugu hurrengo edizioetan. Lehiaketa xume bat izaten hasi zena, apirilaren 28a, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna, agerian jartzea eta zabaltzea helburu zuena, publikoa oro har eta argazkigintzan zale direnak bereziki erakarri dituen ekimen bihurtu da. Horiek milioika langileren egunerokotasunean dagoen eta, askotan, bakoitzaren lanaren ohikotasunagatik, nabarmendu gabe geratzen den gai bati begiratu diote. Baina, 31 argazkiko erakusketak askotariko lanetan prebentzioak duen garrantzia islatzen du, eta hori guztia edertasun eta sinbolismo handi batekin.

Baina argazki hunkigarrienganako arretaren ondoren, gogoeta dator. Gogoeta egiten laguntzeko, argazki bakoitzaren ondoan testuak, datuak eta erantzun beharreko galderak agertzen dira.
Erakusketa ibiltaria izatea nahi da, bai eta, laneko arriskuen prebentzioarekin konprometituta dauden beste erakunde batzuekin elkarlanean, prebentzioaren kultura sustatzea, laneko ezbeharren tasaren aurka kontzientziatzea eta lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak lortzen laguntzea ere.
Mundu guztia animatu nahi dugu apirilaren 28tik aurrera, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunetik aurrera prebentzioari begira diezaion, eta begiratzeari utz ez diezaion, gutxienez 2018ko apirilaren 28ra arte.
Mutualiako Prebentzio Saila
