Mutualiak, Construcciones Murias S.A. enpresarekin akordioa lortu du, Bilboko Barrainkua eta Heros kaleen artean dagoen eraikina eskuratzeko. Bertan eraikiko da Bizkaian erreferente izango den ospitale berria.
- Langileak artatzeko Euskadiko osasun zentro handi eta aurreratuena izango da, guztira 6000 m2-ko azalera izango du.
- 2019ko abuztuan lanak hastea da helburu eta 2021eko abenduan amaitzea.
Egitasmo honek, Lana, Migrazioak eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren oniritzia du. Guztira 30 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa izango du eta eraikin berria egiteko Mutualiaren ondare historikoa erabili da. Ospitaleak 6000 metro karratu izango ditu eta bertan, gaur egun Ercilla Klinikan ematen diren zerbitzu berak emango dira: larrialdiak, kirurgia ortopedikoa eta traumatologikoa, eskuaren unitatea, errehabilitazioa, hidroterapia, erradiodiagnostikoa, barne medikuntza, ospitalizazioa, eta abar. Horretaz gain, gaur egun Henaoko egoitzan ematen diren zerbitzuak, kontingentzia arruntaren jarraipena eta beste prestazio batzuk, kasu, bertan ere egongo dira.
Lanak aurtengo abuztuan hastea eta 2021eko abendurako eraikin berrira joatea aurreikusten da. Ordurako, Ercilla Klinikako lekualdaketa egingo da eta horrekin batera eraikuntzaren salmenta.
Mutualiaren Ospitale berri honetan Bizkaian babestuta dauden 200.000 pertsona artatuko dira, ia-ia Lurralde Historikoko lan populazioaren %45. Etorkizun hurbilean, langileak artatzeko Euskadiko osasun zentro handi eta aurreratuena izango da.
Editoren oharra: Mutualia irabazi-asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatuko enpresa-elkartea da. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dihardu, enpresentzako, haien langileentzako eta bestelako bezeroentzako osasun-zerbitzuak kudeatzen, prestazio ekonomikoak eskaintzen eta prebentzioa sustatzen. Hiru ospitale eta hamalau zentro asistentzial ditu, Euskadiko 390.000 langile babesten ditu, beraz, Euskadiko mutua erreferentea da merkatu kuotaren %42 baino gehiago duelako.

