2023ko urriaren 24an, Mutualiak bat egin du Masfamilia Fundazioak sustatutako telelanaren gutuna ekimenarekin.
Telelanaren gutuna erakunde profesionalek borondatez sinatzen duten konpromiso bat da, edozein dela ere haien tamaina eta jarduna, honako hauek sustatzeko:
- Malgutasunaren eta Telelanaren kultura.
- Ingurumenarekiko errespetua, bereziki klima-aldaketaren ondorioak murrizteko.
- Aniztasuna eta inklusioa errespetatzea.
- Hirietako mugikortasuna hobetzea.
- Lanerako lehiakortasun eta produktibitate handiagoa ematea.
- Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzen laguntzea.
Telelanaren gutunaren helburua elkarlaneko ikaskuntzako lehen komunitatea sortzea da, esperientzia-trukearen bidezkoa, eta botere publikoen aurrean eredu izatea babes eta sustapen handiagoa lortzeko.

Hona hitzarmena sinatzeko baldintzak:
- Langileen % 50 telelangileak izatea (telelana egin dezaketen lanpostuen artean)
- Eta telelanaren modalitatea eskaintzea lanaldiaren % 30 edo gehiago egiteko.
2023ko uztailean gure kontrol- eta tutoretza-organoek onartu egin zuten 2022an langileen ordezkari legalekin adostutako urrutiko lanari buruzko esparrua. Ordutik, astean gehienez ere urrutitik lan egiteko 4 egun eskaintzen ditu Mutualiak (lanaldiaren % 80 urrutiko lanaren bidez), lanpostuaren baldintzak eta prebentzioarenak betez, eta zerbitzuen antolamenduak horretarako aukera ematen badu.
Hala, gutuna sinatu den egunean, 2023ko urrian, hari atxikitzeko baldintzak betetzen ditu; izan ere, urrutiko lanean daude langileen % 50,94 (telelana egin dezaketen lanpostuetako pertsonen guztizkotik), eta, batez beste, lanaldiaren % 43 egiten dute urrutiko lanaren bidez, kontuan hartuta lanaldiaren % 30 baino gutxiago zein gehiago telelanaren bidez egiten duten pertsonak.


