Itzuli

Mutualiak Tubos Reunidos saritu du, bere kide diren erakundeen artean, lan-arriskuen prebentzioan egindako ikerkuntza eta berrikuntza dela eta

Aztik eta Inithealthek aipamen berezia jaso dute , Mercedes-Benz Españak, laneko jazarpen sexualaren eta sexistaren prebentziorako prozedura hoberenaren saria jaso du. Petronorrek eta Metro Bilbaok ere aintzatespena jaso dute, laneko jazarpen sexualaren eta sexistaren prebentziorako martxan jarri dituzten neurriak direla eta. Jardunaldi berean Zero Bidean sariak banatu ziren, Sisteplant, S.L., ZIV Metering Solutions S.L, Jaureguizar Promocion y Gestion Inmobiliaria S.L. eta Voith Hydro S.L. enpresei.

“Mutualia Sariaren” VII. edizioaren sariak atzo banatu ziren, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko. Sari horien helburua, Mutualiako kide diren eta prebentzioaren alorrean aurrera daramaten ikerkuntza, garapen teknologiko nahiz berrikuntzan nabarmendu diren enpresak eta langile autonomoak aintzatestea da.

Jardunaldian, Urtsa Errazti jaunak, Mutualiako presidenteak, Mutualiaren lehentasunezko helburuak azpimarratu zituen: konponbide berritzaileen ekarpenaren bitartez enpresei laguntzea, prebentzio-kultura zabaltzea, enpresa elkartuen lan-istripuen indizeak txikiagotzeko konponbideak eskaintzea, eta kalitatezko osasun-laguntza ematea.

Izaskun Urien andreak, Osalango zuzendariak, “Lan-arriskuen prebentzioan ikerkuntza, garapen teknologiko eta berrikuntzari” sariak eta akzesitak banatu zituen, eta bere hitzaldian, laneko arriskuen eta gaixotasun profesionalen prebentzioan diharduten agente guztien arteko kolaborazio eta elkarlanaren garrantzia nabarmendu zuen.

Tubos Reunidos Industrialen kasuan, epaimahaiak “Siderurgia industrian istripugarritasun maila murrizteko azterlan estatistikoa eta modelo matematikoa” izenekoa baloratu zuen. Epaimahaiak akzesit bana ematea erabaki zuen, Aztiri “jarduera zientifikoetan arriskuen prebentziorako eta jardunbide seguruetarako giden bilduma” proiektuarengatik eta Inithealth enpresari “Soluzio teknologikoen garapena osasunaren eta ongizatearen alorrean” proiektuari esker.

Osalaneko, Confebaskeko eta Mutualiako Zuzendaritzako eta Prebentzio Saileko kideek osatu dute epaimahaia, eta aurkeztutako produktu, sistema  edo tresnak baloratzean, txertatutako hobekuntzak, desberdintze alderdiak, eta enpresentzako eskuragarrik eta aplikagarriak izatea eduki du kontutan. Helburua, beti ere, proiektu hauek enpresen antolaketan eta lan-egoeren hobekuntzan lagungarri izatea da.

Mutualia Sariaren VII. edizio honetan lehen aldiz, mutuako kide diren hainbat erakundek laneko jazarpen sexuala eta sexista prebenitzeko eta horri aurre egiteko martxan jarri dituzten prozedurak hartu dira kontuan. Enpresa irabazlea Mercedes Benz España izan da, “Prebentziorako eta esku-hartzeko protokoloa jazarpena gertatuz gero, zuzendaritzaren eta ordezkaritza sozialaren arteko esku-hartze bateratuan oinarrituz” proiektuari esker.

Miren Elgarresta andreak, Gipuzkoako Foru Aldundiko emakume eta gizonen berdintasunerako organoaren Zuzendari Orokorrak, banatu zuen saria, eta bere hitzaldian Mutualiak banatzen dituen sari hauek suposatzen duten aurrerapausoa nabarmendu zuen, baieta enpresek problematika hau modu ikusgai eta sistematiko batetan abordatzeak duen garrantzia.

Petronorrek akzesit bat jaso du “Jazarpenaren kontrako prebentzio protokoloa eta laguntza psikosoziala” lanarengatik, eta Metro Bilbaok aintzatespena jaso du “Laneko jazarpenaren aurreko jarduketarako protokoloarengatik”.

Jardunaldian, Izaskun Urien andrean, azken hamar urteetan laneko istripu maila murrizteko egindako esfortzua aintzatesten duten Zero Bidean errekonozimenduak banatu zituen. Errekonozimendu hau lortu duten enpresak Jauregizar Promoción y Gestión Inmobiliaria, Sisteplant, ZIV Metering Solutions eta Voith Hydro izan dira.

Errekonozimendu hauen bitartez, Mutualiak jardunbide, metodologia, tresna… onak ezagutarazi nahi ditu bere kide diren enpresen artean, ideiak zabaltzeko, kontzientziatzeko eta eredu izateko.

Lotutako berriak