Mutualiaren webgunea berritu egin da, eta, diseinu berriari esker, bezeroek azkarrago eta errazago nabigatuko dute.
Aldaketa honen helburua da informazioa ahalik eta ondoen berrantolatzea, ahalik eta ondoen egokitzeko profil bakoitzari, eta bezeroen premia berriei erantzutea, tresna irisgarri eta intuitibo baten bidez.
Pandemiak ohitura digitalak aldatu ditu, eta bisitak asko ugaritu dira. 2018an aldatu zen azkenekoz korporazio-ataria, eta diseinu berri honek lagunduko du gure bezeroak ahalik eta ondoen informatuta izaten.
Hala edukiak nola diseinuak egitean, kontuan izan da erabiltzailearen esperientzia, irisgarritasuna barne. Horrek laguntzen du erabiltzaileak informazio osoa eskura izaten, webgunean erraz nabigatuz.
Hauek dira aldaketa nagusiak:
1. HASIERAKO ORRIA
- Profil profesionala: helburua da nabigazioa sinplifikatzea, edukiak profil profesionalaren arabera multzokatuta, izan enpresa, besteren kontuko langilea, autonomoa nahiz aholkularitza kolaboratzailea.
- Albisteak: sarbide berria gaurkotasunera.
- Orri-oina: murriztu egin da, baina eutsi egin zaie gardentasun atarirako sarbideari eta sare sozialetakoei.

2. ALBISTEAK
Atal berrian albiste nagusi bat eta beste hiru nabarmendu egongo dira. Gainerako albisteak kategorien arabera edo “ikus albiste guztiak” sakatuta kontsulta daitezke.

3. ALBISTE BAKOITZAREN XEHETASUNA
Elementu berria, albistearen bisualizazioan.
- Albistearen irudi nabarmendua.
- Dokumentu erantsiak eta deskargatzeko eskuragarri daudenak.
- Lotutako albisteak. Albisteen amaieran, antzeko edukiak eskaintzen dira.

Berritzeak webgunea eremu bizi bihurtu du, eta eguneratzen eta hobetzen joango da gure enpresa eta aholkularitza kolaboratzaileei zerbitzurik onena eskaintzeko.
