
Diseinu berritzailea duen webgune berri bat Mutualia, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean diharduen bigarren Mutua Kolaboratzaileak 2015eko apirilean diseinu berritzailea duen webgune berria estreinatuko du. Bertan, informazioa profil profesionalen arabera egituratu da, hau da, informazio enpresen, autonomoen, lan-aholkularien edo langileen arabera egituratu da. Diseinuaren eta edukien aldaketak nabigazioa hobetzera bideratu dira; horrela, gehien interesatzen zaigun informaziora iritsiko baikara.
Eduki gehiago, nabigazio hobea
Mutualiaren webgunearen edukiak erabat berritu dira eta gure webgunea bisitatzen duten profil profesional nagusiek (enpresek, autonomoek, lan-aholkulariek eta langileek) informazio interesgarrienera sarbide zuzenagoa izateko egituratu dira.
Mutualiaren webgunera sartzeko modu berri bat gehitu dugu euskaraz nabigatzen dutenentzat; izan ere, honako domeinu hau jarri dugu martxan: www.mutualia.eus
Estraneta
Gure estraneteko botika-kutxen atala, martxoan, berritu egin da zerbitzu hobea emateko eta, laster, ordezko ordainketa egiteko funtzionalitate berria erakutsi ahal izango dugu, baita jakinarazpenak ere.
Aplikaziora sartzeko eskaera egiteko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure kontaktuarekin, Kudeaketa Saileko 900.50.60.70 telefono-zenbakira deituta, eta hark esango dizu ordu gutxiren buruan tresna hau izateko jarraitu beharreko urratsak zein diren.
