
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa
Garbiñe Urrutikoetxea, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren ordezkari gisa, zeinaren Giza Baliabideen eta Kalitatearen zuzendaria baita. Abokatu ekonomialari tituluduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Giza Baliabideetako Masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean.
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa museoa kudeatzen eta zuzentzen duen kultura-fundazio pribatua da, eta haren gobernu-organoak Patronatua eta Batzorde Betearazlea dira.
Plastigaur, S.A
Nerea Garmendia, Plastigaur, S.A. enpresaren ordezkari gisa. Enpresaren Finantza zuzendaria da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.
Plastigaur 1989an sortu zen, eta, harekin batera, lan egiteko modu berri bat. 2.000 m2 inguruko nabe batera joan ziren, Andoainera, eta bigarren eskuko makineria makineria berriarekin ordezkatzen hasi ziren. Eskaera-zorroa laster hazi zen, eta I+G+b arloa lehentasunezko gaia izaten hasi zen.